72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIEDA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artiedako Kontzejuak, 2018ko martxoaren 9an egin osoko bilkura arruntean eta legeak eskatzen duen quoruma zuela, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea Artiedako Kontzejuaren 2018ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

3.–Alegaziorik aurkezten bada, horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du Osoko Bilkurak, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Artiedan, 2018ko martxoaren 13an.–Kontzejuko burua, José Luis Eslava Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1803599