2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
4. poligonoko 227. lurzatiaren xehetasun-azterketa.
Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2018ko martxoaren 27ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea 4. poligonoko 227. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Francisco Alzania 5eko bizilagunek sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin bat.
Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:
–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.
Altsasun, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
ERANSKINA
4. poligonoko 227. lurzatiaren xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1804334