47. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostuan (C maila) aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio bidez osatzeko

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak, 2018ko otsailaren 19an emandako ebazpenaren bitartez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren administrari-ofizialaren lanpostuan (C maila/taldearen parekoa) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Oposizio hau egingo da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta ondoko oinarrietan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

I.–Izaera eta lanpostuaren ezaugarriak

1.–Izaera: aldi baterako kontratatutako langileak/prestakuntzarako zerbitzu berezietan ariko diren langileak.

2.–Izena: administrari-ofiziala (C maila/taldearekin parekatua).

3.–Kokapena egitura organikoan: Administrazio alorrari atxikiko zaio eta alor horretako edozein ataletan jardun ahalko du.

4.–Bete beharreko eginkizunak: bere mailako eta kategoriako eginkizunak izango ditu, besteak beste honako hauek:

–Kontabilitate eta Aurrekontu Ataleko berezko lanak eta prozedurak kudeatzea, tramitatatzea eta gauzatzea, esaterako, fakturak erregistratzea eta beste entitate batzuen eragiketak, likidazio fiskalak eta baliabideak kontabilizatzea, etab.

–Kudeatzea, tramitatzea eta gauzatzea merkataritza kudeaketako berezko lanak eta prozedurak, honakoekin lotuak daudenak: kontratuak, irakurketak, kontagailuak, kontsumoak, fakturazioak, kobrantzak, itzulketak, erreklamazioak eta beste.

–Ondare-erantzukizunei, zehapenei, ur mozketei eta abarrei buruzko espedienteen kudeaketaz, jarraipenaz eta kontrolaz arduratzea.

–Erregistro orokorrarekin loturiko kudeaketak eta tramiteak.

–Herritarrari arreta eta argibideak ematea, arin eta eraginkortasunez eman ere, bere eskumenen esparruan.

–Orokorrean, administrazio eta bulego lanak, kudeaketa, betearazpen eta tramitekoak, baita beren gainekoak ematen dizkien gisa bereko lanak, betetzen duten lanpostuak berezko dituen xedeekin ikusteko dutenak.

Lan eta enplegu baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez badira, eta Batzorde honi dagokionez, Tuterako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen egungo akordioan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.

II.–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuan, aldi baterako kontratazioaren bitartez, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzeko deialdia

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da aldi baterako kontratazioaren bitartez administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzea, oposizio bidez, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharrei erantzuteko.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa eratzeko Itunean zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea. Espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek ere hartzen ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, baita haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide den titulu bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

2.3. Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratuak sinatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean. Egiaztagiriak kopia konpultsatuen bidezkoak izango dira.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izango dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.4. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak gauzatuko dira batzordeburuaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat, IV. apartatuan zehazten baitira.

4.–Aldi baterako kontrataziorako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei egingo zaie, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bai eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia ere.

Hautatutako izangaiak aldi baterako kontratatuko ditu Tuterako Udalaren Ur Batzordeak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak horri buruz araututakoari jarraituz, haren bitartez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, bai eta aplikatzekoa den gainerako araudiari jarraituz ere. Izangaiak Gizarte Segurantza Orokorraren araubidean sartu eta kidetuko dira.

III.–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuan, administrari-ofizialaren lanpostuan prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da administrari-ofizialaren lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio bitartez osatzea, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharrei erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, D edo E maila edo taldekoa.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide den titulu bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) apartatuan eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute hautatzen diren izangaiek, horretarako ezartzen zaien unean.

Agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta aldi baterako lanpostuak iraun bitartean ere.

3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak gauzatuko dira batzordeburuaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat, IV. apartatuan zehazten baitira.

4.–Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei egingo zaie, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).

IV.–Bi deialdietarako arauak

1.–Eskabideak.

1.1. Deialdiko hautapen prozesuan parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Erregistro Orokorrean (Cuesta Estación kalea, 2, behea) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

1.2. Eskabideak aurkeztuko dira deialdi honen III. eranskineko ereduari jarraituz, aldi baterako kontratazioetarako izangaien kasuan, eta IV. eranskineko ereduari jarraituz, berriz, prestakuntzarako zerbitzu berezietan ari diren izangaien kasuan. Ereduak Udalaren Ur Batzordearen bulegoetan eskuratzen ahalko dira, bai eta internet bidez ere, www.tudela.es helbidean.

Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

1.3. Behar bezala betetako eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat.

–Eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua.

1.4. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten izangaiek, ariketa egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izango dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen araberako desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

1.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

1.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

2.–Izangaien onarpena.

2.1. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du, eta Udalaren Ur Batzordeko iragarkien oholean eta www.tudela.es webgunean argitara dadila aginduko du. Izangai bazterturik egonez gero, 3 egun baliodun emango zaizkio akatsak zuzentzeko eta, ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da aipatutako tokietan eta baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.

2.2. Onartuen eta baztertuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.–Kalifikazio epaimahaia.

3.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Sofía Pardo Huguet.

Ordezkoa: Rubén Domínguez Rodríguez.

1. mahaikidea: Juan Manuel Pérez Clemente.

Ordezkoa: M.ª Carmen Sanz Santamaría.

2. mahaikidea: José Luis Zardoya Molinos.

Ordezkoa: Yolanda Pérez Vera.

3. mahaikidea: Aurora Miranda Latorre.

Ordezkoa: Ana José Martínez Navarro.

Mahaikide idazkaria: M.ª Jesús Romanos López.

Ordezkoa: behar izanez gero izendatuko dena.

3.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, aipatu diren egoera horietakoren bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

3.3. Epaimahaia probak egin baino lehen eratu beharko da eta, ondoren, probak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatuko ditu eta argitara emango, behar den denboraz.

Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

3.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen arauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

3.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.

4.–Hautapen sistema: oposizioa.

Batzordeko buruaren ebazpen honen bitartez onetsitako bi deialdietarako hautapen-prozedura oposizioa izango da.

4.1. Oposizioa epaimahaiak adierazitako egunean hasiko da eta ariketa hauek bilduko ditu:

–Lehenengo ariketa: teorikoa eta praktikoa. Deialdiko II. eranskineko gai zerrendako gaiei eta hizkuntza, matematika eta ortografia inguruko gaitasunei buruzko 30 galdera idatziz erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emango dira aukeran, baina bat bakarra izango da egokia. Okerrak zehatu egingo dira.

Probak 40 puntuko balioa izango du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 60 minutu izango dituzte.

–Bigarren ariketa: praktikoa. Epaimahaiak zehaztutako kasu praktiko bat edo zenbait ebaztea, deialdiko II. eranskineko gai zerrendako arloei, bai eta, oro har, lanpostuaren eginkizunei buruzkoa.

Probak 60 puntuko balioa izango du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 30 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 90 minutu izango dituzte.

4.2.1. Lehenbiziko eta bigarren ariketak plika sistemaren bidez egingo dira.

4.2.2. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Batzordearen iragarki oholean, ariketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin batera eta, halaber, oposizioko hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Aipatu zerrenda www.tudela.es helbidean ere kontsultatzen ahalko da, “Lan eskaintza” izeneko atalean.

4.2.3. Ariketarako dei bakarra egingo da. Izangaiek NANa eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

4.2.4. Epaimahaiak erabakitzen ahal du lehenbiziko eta bigarren ariketak saio bakarrean egitea. Hala izanez gero, bi ariketak batera egingo dira eta lehenbizi lehen ariketa, test motakoa, zuzenduko da eta, bigarrenik, test motako ariketa gainditu dutenei dagokien kasu praktikoen zatia. Ez dira pliketako kasu praktikoak zuzenduko ez bada test motako zatia gainditu.

4.2.5. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenen izangaientzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak egingo dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

4.2.6. Proba hauek egiteko ez da inongo testurik kontsultatu ahalko, ezta hiztegirik, telefono mugikorrik edo bestelako materialik ere, dagokien deialdian epaimahaiak baimendurikoak ez badira.

4.2.7. Azken kalifikazioa aterako da bi ariketetako puntuazioak baturik.

5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

5.1. Hautaprobaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Batzordeko iragarki oholean eta www.tudela.es webgunean, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangai gaindituen zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

5.2. Zerrenda bakoitzean, gainditu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoan ebatziko da afera.

5.3. Ondotik, epaimahaiak Batzordeko buruari igorriko dizkio hautaprobak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharren arabera.

6.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2018ko otsailaren 19an.–Batzordeko burua, Eneko Larrarte Huguet.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa:

Atariko titulua: Xedapen orokorrak; I. titulua: Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua, I. kapitulua: toki entitateen ondasunak. Ondasunak, oro har. V. titulua: jarduerak, zerbitzuak eta obrak. VI. titulua: kontratazioa. VII. titulua, I. kapitulua: Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileak. VIII. titulua: Nafarroako Toki Ogasuna. IX. titulua: Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki entitateen jarduketak aurkaratzea eta kontrolatzea.

2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

3. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua.

4. gaia.–6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua: aplikazio-eremua, kontratistak. Aplikaziorako arau orokorrak. Lehen Liburua, I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Esleipenaren aurreko jarduketak. III. titulua: adjudikazioa. IV. titulua: kontratuak gauzatzea.

5. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

Atariko titulua. III. titulua. Aurrekontua eta gastu publikoa: I. kapitulua: Aurrekontu orokorrak. II. kapitulua: exekuzioa eta likidazioa. III. kapitulua: toki entitateen diruzaintza. IV. kapitulua: Kontabilitatea.

6. gaia.–Kontabilitatearen gaineko Plan Orokorra: kontabilitatearen esparru kontzeptuala. Erregistro eta balorazio arauak. Urteko kontuak. Kontuen taula. Definizioak eta kontabilitateko harremanak.

7. gaia.–Testu-prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2007: lan esparrua; idatzi eta editatzea; testu formatua; orrialdea diseinatu eta konposatzea; estiloak; txantiloiak; tresnak; taulak; artxiboak administratzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; inprimatzea.

8. gaia.–Kalkulu orriak: Microsoft Excel 2007: oinarrizko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelaxkak; gelaxkak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; kalkulu orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; inprimatzea.

9. gaia.–Datu-baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Access 2007: oinarriak; taulak; kontsultak; formularioak; txostenak.

10. gaia.–Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantza.

III. ERANSKINA

Aldi baterako kontrataziorako izangaiak

Eskabide-orria (PDFa).

IV. ERANSKINA

Prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran jarduteko izangaiak

Eskabide-orria (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1802464