28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

757E/2017 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena haize-parke hauetarako: Cascante, Ablitas II, Zarrakaztelu, Fustiñana eta Cabanillas II, barnean sartuta parkeetako energia ateratzeko lineak eta sarbideak, honako udal-mugarte hauetan: Cascante, Cabanillas, Ablitas, Fustiñana, Zarrakaztelu, Tulebras, Tutera, Mélida, Santakara, Murillo El Cuende, Caparroso, Erriberri eta Tafalla. Sustatzailea Eólica Navarra SLU enpresa da.

Proiektuaren ezaugarriak kontuan harturik, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3B eranskinean sartua dago, hau da, bakarrik Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpe dauden jarduera eta proiektuetan. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura hastearren, aldez aurreko kontsulten tramitea eginez, sustatzaileak ondoko haize-parke hauen laburpen-memoria aurkeztu zuen: Cascante, Ablitas II, Zarrakaztelu, Fustiñana eta Cabanillas II. Ebazpen honen I. eranskinean kontsultatutako entitateen zerrenda biltzen da, baita jasotako erantzunak ere. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak ondorioen txostena egin zuen proiektu bakoitzaren Ingurumen eraginaren azterlana prestatzeko. Txosten horien edukia I. eranskinean laburbildu da.

2011ko apirilaren 21ean, Eólica Navarra SLU enpresak Zarrakaztelu, Fustiñana, Ablitas II, Cabanillas II eta Cascanteko haize-parkeen Ingurumen eraginaren azterlanak aurkeztu zituen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduraren tramitazioarekin jarraitu ahal izateko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2011ko urriaren 27an emandako txostenean, akatsak zeuden sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan, bereziki proiektuak abifaunaren gainean izanen zuen eraginaren deskribapenari eta balorazioari zegokionez; hortaz, ez-nahikotzat jo zen Ingurumen eraginaren azterketa, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 50. artikuluarekin bat.

Eólica Navarra SLU enpresak, orduan, 2012ko urtarrilaren 27an eta 2012ko urriaren 15ean, Zarrakaztelu, Fustiñana, Ablitas II, Cabanillas II eta Cascanteko haize-parkeen Ingurumen eraginaren azterketa osatuak aurkeztu zituen, eta horiekin aurretik aurkeztutakoak ordeztu zituen.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, 2015eko martxoaren 9an, horien gaineko nahikotasun txostena eman zuen, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 50. artikuluarekin bat. Jakinarazi zuen guztiek erantzuten ziotela araudian aurreikusitako edukiari, eta jendaurrean jartzeko proposamena egin zuen.

Nafarroako Gobernuaren 2015eko maiatzaren 13ko Erabakiaren bidez (2015eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa), jendaurrean jarri zen espediente osoa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean Udalez gaindiko Proiektu Sektorialen tramitazioari buruz aurreikusitakoaren ondorioetarako, eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeari jarraikiz, Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduran aurreikusitako ondorioetarako. Jendaurreko epean, bi alegazio jaso ziren, GURELUR elkarteak eta Tuterako Udalak aurkeztutakoak, eta beste bi idazki, Cascanteko eta Zarrakazteluko udalek igorriak, non interesa erakusten zuten beren udalerrietan proiektatutako haize-parkeen instalazioagatik. Horiek guztiak II. eranskinean laburbildu dira.

Jendaurreko epea amaituta, 2016ko abenduaren 27an, Eólica Navarra SLU enpresak dokumentazio berria aurkeztu zuen, jendaurrean jarritako proiektuaren aldean aldaketak zeuzkana. Sustatzaileak energia ateratzeko linea berria proposatu zuen Fustiñana eta Cabanillas II parkeetarako; izan ere, hasiera batean, energia Tuterako “Cabezo Moro” haize-parkearekin batera ateratzea aurreikusia zegoen, baina parke horren kontrako Ingurumen eraginaren adierazpena eman zen Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 300E/2015 Ebazpenaren bidez.

Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 12an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 12koa), jendaurrean jarri zen dokumentazio berria. Jendaurreko epean, alegazioak jaso dira Erriberriko eta Tafallako udaletatik eta Sociedad Española de Ornitología erakundetik. Ebazpen honen II. eranskinean laburbildu dira.

Sustatzaileak, 2017ko uztailaren 12an aurkeztutako dokumentazioan, aditzera eman zuen aintzat hartzen zuela haize-energiaren arloan izandako aurrerapen teknikoa, eta, bere xedea ingurumen ukipenak murriztea zenez, haize-sorgailuaren modeloa aldatzea proposatzen zuen, baita potentzia unitario handiagoko beste batekin ordeztea ere, horrek haize-sorgailuen kopurua murriztea ekarriko lukeelako, eta ingurumenaren gaineko eragin txikiagoa.

2017ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27an, argitaratutako iragarkiaren bidez, jendaurrean jarri zen ordura arte aurkeztutako dokumentazio guztia. Jendaurreko aldi horretan, inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Fustiñanako haize-parkea.

Fustiñanan proposatutako haize-parkea 11 haize-sorgailuk osatzen dute, ondoko alderdi hauetan kokatuko direnak: Rafael bazkalekua, Raboseras bazkalekua eta Haragiaren bazkalekua, den-denak “Errege Bardea” Batasuneko Garrantzizko Lekuaren barnean. Ingurumen eraginaren azterketan identifikatu denez, ingurumenak jasanen dituen kalte nagusiak abifaunarekin daude lotuak, bereziki “proiektua garatzeko hautatutako eremuan kontserbazio-balio handia duten espezieen habiak egon daitezkeelako, eta hegaztiek haize-sorgailuekin eta energia ateratzeko linea elektrikoarekin talka egiteko arriskua dagoelako. Arestian aipatutako espezieak dira, besteak beste, ganga azpibeltza, basoilo txikia, zingira-mirotza eta ganga azpizuria. Hori horrela izanik, larritzat jotzen da proiektuak ingurumenaren gainean izanen duen ukipena. Halaber, nabarmentzekoa da parkearen eraikuntzak paisaian izanen duen eragina ere.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalak 2016ko uztailaren 6an emandako txostenean adierazi zenez, parke honen exekuzioak ondorio garrantzitsuak izanen ditu “Errege Bardea” Batasuneko garrantzizko leku izendatzeko aintzat hartutako balio naturalen gainean, bai eta arriskuan diren zenbait espezieren kontserbazioan ere (horien artean, nabarmentzekoak dira sai zuria, ganga azpibeltza, basoilo txikia, atalarra eta ganga azpizuria). Eragina izanen du hala populazio ugaltzaileengan, nola haien desplazamenduetarako eremu hau Errege Bardearen hegoaldetik Aragoiko lehorreko lurretara joateko erabiltzen dutenengan. Eremu hau korridore ekologikoa da hegazti sarraskijaleentzat. Aldez aurreko kontsulten txostenean adierazitako zenbait alderdi aipatzen dira, sustatzaileak dagoeneko kontuan izan dituenak Ingurumen eraginaren azterketa egiterakoan.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak, 2017ko azaroaren 2an jakitera eman zuenez, haize-parkea eraikitzeko aukeratutako eremuaren sentikortasuna dela eta, ezinezkoa da ingurumen eragina naturgunearen kontserbazioarekin bateragarriak diren mailetara murriztea; hortaz, adierazten da proiektua onesteak eragin onartezina ekarriko lukeela eremu horretako mehatxatutako hegazti espezieentzat eta gainerako balio naturalentzat, horietariko batzuk “Errege Bardea” Batasuneko Garrantzizko Lekuaren osagai gako direlarik.

Zarrakazteluko haize-parkea.

Zarrakazteluko haize-parkea 25 haize-sorgailuk osatzen dute, eta Zarrakazteluko “El Saso” izeneko estepako hegaztien kontserbaziorako intereseko eremuan dago (garrantzi handiko kategoria dauka). Halaber, “Errege Bardea” BGLaren ondo-ondoan dago, eta Arga eta Aragoi ibaien erdiko tarteetako BILetik 3 kilometro baino gutxiagora. Bere kokalekuagatik interes handiko eremua da Erdialdeko hegazti sarraskijaleen elikadurarako eta atsedenerako (bereziki, sai zuria eta sai arrea), eta 500 metro baino gutxiagora dago Zarrakazteluko hegazti nekrofagoen elikadura osagarriko gunetik. Hurbileko pinudietan, basoko harraparien fauna ederra dago (aztorea, gabiraia, arrano sugezalea, zapelatza, Naumann belatza, arano txikia, miru beltza, arrano beltza) eta bertan ikusten dira maiz miru gorria, mirotz zuria, mirotz urdina eta zingira-mirotza. Uretako hegaztiak eta hegazti migratzaileak ere ugari dira.

Proiektuaren arabera, energia elektrikoa ateratzeko, goi tentsioko linea bat erabiliko da, gutxi gorabehera 30,5 kilometroko luzera izanen duena Erriberriko azpiestazioraino, eta bidean Zarrakaztelu, Mélida, Santakara, Murillo el Cuende, Caparroso eta Erriberriko udal-mugarteak gurutzatuko ditu.

Ingurumen eraginaren azterketak identifikatu duenez, ingurumenak jasango dituen kalte nagusiak abifaunarekin daude lotuak, bereziki proiektuak eragindako eragozpenengatik eta hegaztiek haize-sorgailuekin eta energia ateratzeko linea elektrikoarekin talka egiteko duten arriskuagatik. Ulertzen da kontserbazio-balio handiko espezieek dutela talka egiteko arrisku gehien, besteak beste, hegazti harrapariek (miru gorria, arrano beltza, sai zuria eta sai arrea) eta estepako hegaztiek (ganga azpibeltza eta zingira-mirotza). Talka egiteko arriskua are handiagoa da hegazti nekrofagoen elikadura osagarriko gunearen (Zarrakaztelu) eta hegazti harraparien ugaltze-tokiaren eta atsedentokiaren artean. Errege Bardean bertan edo handik hurbil dauden hegazki nekrofragoen kolonien eta haien habiak egiteko tokien kokalekua dela-eta, proiektuaren eraginaren neurria handitzat jotzen da, eta eragin orokorra, berriz, larritzat, neurri-babesle edo zuzentzaileak aplikatzeko aukerarik gabe.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalak, 2016ko uztailaren 6an emandako txostenean, jakinarazi zuen parke honen exekuzioak ondorio garrantzitsuak izanen dituela “Errege Bardea” Batasuneko Garrantzizko Leku izendatzeko aintzat hartutako balio naturalen gainean, bai eta arriskuan diren zenbait espezieren kontserbazioan ere, eta horien artean honakoak nabarmentzen ditu: sai zuria, ganga azpibeltza, atalarra eta basoilo handia. Ingurune naturalean ukituko diren alderdiak aipatzen dira, bere garaian aldez aurreko kontsulten tramitean adierazi zirenak.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak, 2017ko azaroaren 2an emandako txostenean, jakitera eman zuen parkea eraikitzeko aukeratutako eremuaren ingurumeneko sentikortasuna dela-eta, ezinezkoa dela ingurumen eragina naturgunearen kontserbazioarekin bateragarriak diren mailetara murriztea; hortaz, adierazten da proiektua onesteak eragin onartezina ekarriko lukeela, bereziki, mehatxatutako abifaunaren espezieentzat. Era berean, parkearen kokapen topografikoa dela-eta, paisaiaren gaineko eragina handia izanen da, eta proiektatutako linea elektrikoa eraikitzeak eragin hori areagotu besterik ez du eginen.

Cabanillas II haize-parkea.

Hasiera batean, 25 haize-sorgailuk osatzen zuten Cabanillas II haize-parkea, eta Cabanillasko alderdi hauetan zeuden: “Corraliza Nueva”, “Corraliza del Vecino”, “Corraliza de Arguedas”, “Valdebona”, “Serralta”, “Sacaculos”, “La Canosa” eta “Monteolivete”.

Parkeko energia ateratzeko, hasiera batez, Cabezo Moro haize-parkearen proiektuarekin batera egitea proiektatu zen. Parke horren kontrako Ingurumen eraginaren adierazpena eman zenez, Cabanillas II parkeko energia ateratzeko linea elektriko berria eraikitzea proiektatu da. 66 KV-eko linea da, hiru tarte desberdin dauzkana: bi airetik doaz eta 14,8 kilometro luze dira, eta bestea lur azpitik doa eta 4,5 kilometroko luzera dauka. Proposatutako linea elektriko hori dagoeneko existitzen den La Bandera haize-parkearen linea elektrikoarekiko paralelo doa lehen tarte batean, 4,5 kilometroko luzeran gutxi gorabehera. Hortik aurrera, linea norabidez aldatzen da, hegoalderantz, eta Ebro ibaiaren BGLa gurutzatzen du, eta, Tarazónicaren bidea aprobetxatuz, lur azpian sartzen da 4,5 kilometroko tartean. Jarraian, berriz ere aireko linea bihurtu, eta El Cardete urmaeletik hurbil igarotzen da, La Serna azpiestaziorantz segituz.

Ingurumen eraginaren azterketaren arabera, abifaunak du arriskurik handiena, zehazki, hegazkiek talka egiteko duten arriskuagatik eta hesi efektuagatik. Besteak beste, sai arrea aipatzen da parkearen eremuan ugarien dagoen espezie gisa. Hasiera batean egindako proposamenaren arabera, parkearen kokaleku aukeratu zen Cabanillasko Mendia, estepako hegaztien kontserbaziorako intereseko eremua dena (garrantzia handikoa) eta “Errege Bardea” BGLaren zati bat.

Proiektuaren ingurunean abeletxeak daudenez, sai ugari biltzen eta gerturatzen dira alderdi horretara. Mirotz urdina eta miru gorria ere aipatzen dira proiektuaren eremuan dauden eta kontserbazio maila handia duten espezie gisa; baina ale gutxi ikusi dira edota haize-sorgailuen hegalen arrisku eremutik kanpoko hegaldietan. Hala eta guztiz ere, larritzat jotzen da ukipena, eraginaren neurria baxua izan arren; izan ere, Cabanillas I haize-parkean erregistratutako heriotza-tasa ez da oso handia.

Sustatzaileak aurkeztutako azken proposamenean, 25etik 15era jaitsi zen haize-sorgailuen kopurua eta haien kokalekua ere aldatu zen, halako moduz non ukitutako eremua ere gutxitu zen, azken aurrerapen teknologikoetara egokitzeko makina eguneratuagoekin. Horrela, parkearen eragin orokorra gutxitzen da eta saihesten da haize-sorgailuak jartzea “Errege Bardea” BGLean.

Haize-sorgailuetaraino sartzeko, beharrezkoa da eraikuntza berriko bideak egitea (6.465 metro) eta gaur egun existitzen diren bideak egokitzea (8.950 metro). Hona, haize-sorgailuen neurriak: 120 metroko altuera duen abatza eta 132 metroko diametroa duen errotorea (edo beste ekoizle baten antzeko modeloa). Eta hona, Cabanillas II haize-parkeko 15 haize-sorgailuen behin betiko kokalekua (UTM ETRS89 koordenatuak):

HAIZE-SORGAILUA

X

Y

AG1

620129

4657631

AG2

620436

4657858

AG3

620915

4658044

AG4

621161

4658335

AG5

621510

4658529

AG6

621812

4658745

AG7

620222

4657100

AG8

620836

4656882

AG9

621123

4657355

AG10

621830

4657486

AG11

621952

4657856

AG12

620469

4656428

AG13

621594

4656133

AG14

621725

4656574

AG15

621788

4657038

Espedientean Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalaren txostena dago, 2016ko uztailaren 6koa, non adierazten baita parkearen kokalekua dela-eta (Cabanillas mendia, AICAENA), ondorio garrantzitsuak izanen dituela estepako hegaztientzat, bereziki hauentzat: atalarra, ganga azpibeltza eta txoriandre arrunta. Era berean, “Errege Bardea” BGLean dauden espezie planeatzaileen gaineko eragina ere garrantzitsua izanen da, besteak beste, sai zuriaren gainekoa. Bestalde, adierazten da proiektu hau Cabanillasen dagoen haize-parkea handitzeko proiektutzat har daitekeela, eta ikusirik parkeak funtzionatu duen urteetan abifaunan atzemandako gorabeheren datuak, Eólica Navarra SLU enpresak aurkeztutako bost parkeetatik kalte gutxien eraginen lukeena izanen litzateke.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak, 2017ko azaroaren 2an emandako txostenean, jakitera eman zuenez, Cabanillas I haize-parkean (orain tramitatzen denaren ondoan kokatua) dauden gorabeheren datuen bidez egiaztatu da han jasotako gorabehera-kopuruak eta ukitutako espezie mehatxatuen kategoriak ez dutela motiborik ematen pentsatzeko orain proposatzen den handitzeak horien gaineko eragin kritikoa izanen duela. Hala eta guztiz ere, bermatu behar da haize-parkearen handitzea guztiz bateragarria dela Cabanillasko Mendia estepako hegaztien kontserbaziorako intereseko eremuarekin, eta handitze proiektu horrek izan ditzakeen ondorioak ere bateragarriak izanen direla eremuak estepako abifauna biltzeko eremu bihurtzeko duen potentzialtasunarekin, eta horrekin batera, proiektuak Nafarroako estepako abifauna kontserbatzeko eremuetan erdietsi nahi diren helburuak eta koherentzia ere bermatu beharko ditu.

Cascanteko haize-parkea.

Cascanteko haize-parkea, 13 haize-sorgailuk osatzen zuten hasieran, Cascanteko La Cantera eta Portillo del Carro alderdietan. Lerrokadura bakarra osatzen zuten, HM-IE norabidean, laborantzako alorrak eta pinuen basoberritzeak dauzkan lursail baten goragunean. Ebro ibaiaren KBEtik, Pulguerko urmaela KBEtik eta “Errege Bardea” BGLetik 4, 6 eta 7 kilometrora kokatzen da, hurrenez hurren. Energia ateratzeko linea elektrikorako, honakoa proposatu da: linea elektriko berria eraikitzea, zirkuitu bakunekoa, 3,8 kilometroan, eta gainerako 6,8 kilometroetarako, egungo linea bat berritzea. Linea hori Iberdrola DESAU enpresarena da eta zirkuitu bikoitzekoa, eta oraingo beste linea elektriko batekin lotu arteko tartean berrituko da. Sarbideei dagokienez, bertan dauden bideak egokitzea aurreikusten da, eta, ahal dela, beharrezkoa denean soilik irekiko dira bide berriak; haize-sorgailuen arteko kanalizazio elektrikoen kasuan, sarbideekiko paralelo eginen dira. Haize-sorgailuetaraino sartzeko, beharrezkoa da eraikuntza berriko bideak egitea (1.376 metro) eta gaur egun existitzen diren bideak egokitzea (7.586 metro).

Sustatzaileak aurkeztutako azken proposamenean, 13tik 8ra jaitsi zen haize-sorgailuen kopurua, eta haien kokalekua aldatu zen, ukitutako eremua aldatu gabe, azken aurrerapen teknologikoetara egokitzeko makina eguneratuagoekin eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko. Hona, haize-sorgailuen neurriak: 120 metroko altuera duen abatza eta 132 metroko diametroa duen errotorea (edo beste ekoizle baten antzeko modeloa). Eta hona, Cascanteko 8 haize-sorgailuen behin betiko kokalekua (UTM ETRS89 koordenatuak):

HAIZE-SORGAILUA

X

Y

AG1a

607067

4649950

AG2a

606672

4649695

AG3a

606285

4649406

AG4a

606070

4649108

AG5a

605715

4648782

AG6

605174

4648335

AG7

604630

4647996

AG8

604234

4647618

Aurkeztutako Ingurumen eraginaren azterketaren arabera, proiektuak ingurumenaren gainean izanen dituen ukipen nagusiak abifaunaren gainekoak izanen dira, bereziki haize-sorgailuekin talka egiteko dagoen arriskuagatik. Ziur asko, hegazti harrapariek jasanen dute haize-parkearen exekuzioaren eragin handiena (miru gorria, miru beltza, sai arrea, zingira-mirotza, arrano beltza, zapelatz arrunta, arrano txikia, arrano sugezalea eta belatz gorria), eta haize-sorgailuen kontra talka egiteko duten arriskua larritzat jotzen da; izan ere, arrano beltzak, miru gorriak eta zingira-mirotzak haize-parkearen mutur bat erabiltzen dute bizi-eremu gisa, eta miru gorriaren etzalekuak edo etzaleku ondokoak ere gertu daude.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalak 2016ko uztailaren 6an emandako txostenaren arabera, oraingo errota gehienak labore lurretan daudenez eta gaur egungo bideak erabiliko direnez, florari eta habitatei dagozkien balioek ez dute ukipenik jasanen; nolanahi ere, hegaztiak eta kiropteroak dira kalte handiena jasan dezaketenak, haize-parkea estepako abifauna zaintzeko intereseko eremu batzuen erdian baitago.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak 2017ko azaroaren 2an emandako txostenean aditzera eman zuenez, Ingurumen eraginaren azterketan modu egokian jaso da proiektuak ingurumenean izanen duen eragina, aintzat hartuta abifaunaren gainekoak, bereziki hegazti harrapariena eta paisaiari dagozkionak. Alternatiba desberdinak aztertu dira proiektuak ingurumenaren gainean sortzen dituen eraginak ahal den guztia murrizteko. Esan daiteke neurri batean lortu dela, haize-sorgailuen kopurua murriztu baita. Hori dela eta, txostenean esaten da Cascanteko haize-parkea ingurumenaren aldetik bateragarria izan daitekeela, baldin eta neurri zuzentzaile batzuk (Ingurumen eraginaren adierazpen honen baldintzetan jasoak) hartzen badira.

Ablitas II haize-parkea.

Ablitas II haize-parkea, hasiera batez, 13 haize-sorgailuk osatzen zuten, Ablitas I haize-parkeko 7 haize-sorgailuetatik hurbil kokatuko zirenak. Aipatu parkea, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 10eko 863/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen, horren bidez egin baitzen Ablitasko udal-mugarteko (Nafarroa) Ablitas I haize-parkearen proiektuari dagokion Ingurumen eraginaren adierazpena. Sustatzailea Eólica Navarra SLU zen, eta oraindik ere eraiki gabe dago. Ekoitzitako energia ateratzeko, Ablitas I haize-parkeko linea elektriko bera erabiliko da.

Sustatzaileak aurkeztutako azken proposamenean, 13tik 8ra jaitsi zen haize-sorgailuen kopurua, eta haien kokalekua aldatu zen, ukitutako eremua aldatu gabe, azken aurrerapen teknologikoetara egokitzeko makina eguneratuagoekin eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko. Hona, haize-sorgailuen neurriak: 120 metroko altuera duen abatza eta 132 metroko diametroa duen errotorea (edo beste ekoizle baten antzeko modeloa). Haize-sorgailuetaraino sartzeko, beharrezkoa da eraikuntza berriko bideak egitea (3.569 metro) eta gaur egun existitzen diren bideak egokitzea (5.791 metro). Hona, Ablitas II haize-parkeko 8 haize-sorgailuen behin betiko kokalekua (UTM ETRS89 koordenatuak):

HAIZE-SORGAILUA

X

Y

AG1a

620248

4648432

AG2a

620772

4647621

AG3a

620011

4647722

AG8a

619121

4645473

AG9

618857

4645050

AG10

618521

4644630

AG11a

619296

4644134

AG12a

619810

4644300

Espedientean Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalaren txostena dago, 2016ko uztailaren 6an emandakoa, non adierazten baita haize-parkea balio natural handiko eremu batean kokatzea proiektatzen dela, besteak beste, parkeak lotura eginkizuna duelako estepako abifauna zaintzeko intereseko eremu ezberdinen artean, garrantzi handikoak eta oso handikoak ere badirenak. Bestalde, eremuaren balioa nabarmentzen da, harrapari handiak biltzen dituen aldetik.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak 2017ko azaroaren 2an emandako txostenean aditzera eman zuenez, zenbait alternatiba aztertu dira ahal den neurrian proiektuak ingurumen aldetik abifaunan eta paisaian izanen duen eragina murrizteko, eta esan daiteke neurri batean lortu dela, haize-sorgailuen kopurua murriztu baita. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da proiektua Peñadil, Montecillo eta Monterrey KBEtik hurbil eta hegazti harrapari handiak biltzen dituen gunean kokatzen dela. Hori dela eta, ondorioztatzen da proiektuaren eragina larria dela, eta ingurumenaren aldetik bateragarria izan liteke soilik baldin eta prebentzio neurri eta neurri zuzentzaile jakin batzuk (Ingurumen eraginaren adierazpen honen baldintzetan jasoak) hartzen badira.

Azkenik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emandako txostenean adierazten du Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedura behar bezala gauzatu dela eta Ingurumen eraginaren adierazpena egitea proposatzen du, eta xedatzen du Cabanillas II, Cascante eta Ablitas II haize-parkeen proiektuen eragin orokorra larria dela, baina ingurumen aldetik bateragarriak izan daitezkeela zenbait neurri zuzentzaile aplikatuz gero (Ingurumen eraginaren adierazpen honen baldintzetan eta Ingurumen eraginaren azterketetan jaso dira). Fustiñanako eta Zarrakazteluko haize-parkeen proiektuen kasuan, berriz, xedatzen da inpaktu kritikoa izanen dutela mehatxatutako abifaunaren eta aztertutako eremuko beste balio natural batzuen gainean (horietako batzuk “Errege Bardea” BGLaren elementu gakoak dira); hortaz, bi parke horiek ez dira bideragarriak ingurumenaren aldetik.

Entzutea emateko tramitea bete da Ingurumen eraginaren adierazpenaren proposamenean, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. 2017ko azaroaren 15ean, sustatzaileak zenbait ohar bidali zituen, ingurumen eraginaren adierazpenari erantsi zaizkionak.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osatuta dagoela iritzita, eta azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2016/190/Anuncio-0/,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen eraginaren adierazpena egiten da “Nafarroako Proiektu Eolikoa” Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialari buruz, eta aldeko txostena ematen da Cabanillas ll, Cascante eta Ablitas II haize-parkeei buruz, 2017ko uztailaren 12an aurkeztutako haize-sorgailu kopuru eta horien kokapen berarekin; kontrako txostena ematen da Zarrakazteluko eta Fustiñanako haize-parkeei buruz, ebazpen honen azalpen zatian sartutako ingurumen arrazoiak direla-eta.

2. Espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoan jasotako baldintzei jarraikiz eginen da jarduera, eta gainera baldintza hauek beteko dira:

1.–Abifaunaren jarraipena.

a) Ebazpen hau ematearekin batera, aldeko txostena jaso duten hiru parkeetan azterlana eginen da abifaunak espazio horretaz egiten duen erabilerari buruz. Sustatzaileak proposamen bat aurkeztu beharko du azterlana egiteko, eta bertan metodologia eta hasiera data adieraziko ditu. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren oniritzia lortu beharko du horretarako.

b) Obrak hasi baino lehen, segimendu eta zainketa plan bat aurkeztu beharko da funtzionamenduaren fasean, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren onespena izan beharko duena. Plan horretan, egin beharreko jarduketak jasoko dira, eta zehazki, hauek:

–Aplikatutako neurri zuzentzaileen eraginkortasunaren kontrola.

–Parkea funtzionamenduan hasi eta hiru urte geroago, azterlana eginen da abifaunak espazioaz egiten duen erabilerari buruz.

–Hegaztien eta kiropteroen gorabeheren erregistroa egitea parke eolikoaren bizitza erabilgarri osoan.

–Ablitas (I eta II) eta Cabanillas II haize-parkeetan, funtzionamenduan hasi ondoren, zuzeneko zaintza etengabea eginen da lurrean bertan, babestutako hegaztientzako arrisku egoeren inguruan, talkak saihesteko. Aldeko txostena duten haize-sorgailu guztien eremuan eginen da lan hori, aurkezten den protokoloarekin bat. Horretarako, sustatzaileak lan plana aurkeztuko du, arrisku egoera sortzen duten haize-sorgailuak berehala eta prebentzioz gelditzeko behar diren aplikazio teknologikoak erabiltzeko aukera barne. Prebentziozko geldialdia espezie hauetarako eginen da: ganga azpibeltza, ganga azpizuria, basoilo txikia, atalarra, Portugalgo pirripioa, Naumann belatza, Bonelli arranoa, eguzki-arrano iberiarra, miru gorria, sai zuria, arrano beltza, arrano sugezalea, arrano txikia eta sai arrearen talde batzuk.

2.–Energia ateratzeko sistema. Cabanillas II eta Cascanteko haize-parkeen energia ateratzeko linea elektrikoei dagokienez, obrei hasiera eman baino lehen, ondoko baldintza hauek jasoko dituzten proiektu teknikoak aurkeztuko dira:

a) Cabanillas II haize-parkeko energia ateratzeko linea elektrikoaren kasuan, linea hori La Bandera haize-parkeko energia ateratzeko linea elektrikoarekiko paraleloa den tartean, bi lineak zirkuitu bikoitzeko linea bakarrean trinkotu beharko dira. “Cabanillasko Mendia” Nafarroako estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremutik (AICAENA) igarotzen den linearen tartean, zortzi zirkuituetatik bat seinaleztatuko da hegaztiak babesteko balizekin; balizen arteko tartea 15 metrokoa izanen da fase bereko segidako bi balizaren artean, halako moduan non seinaleen arteko ikusizko distantzia, albotik begiratuta, 5 metrokoa edo txikiagoa izanen baita.

b) Cabanillas II linea elektrikoari dagokionez, eta Gamesaren jabetzakoa den linearekin bat egiten duen puntutik aurrera, erabilgarri dagoen zirkuituren baten kokapena erabitzeko aukera aztertu beharko da, linea elektriko berria eraiki beharrean. Hori ezinezkoa balitz, El Cardete urmaeletik gertu igarotzen den tartea lur azpian sartu beharko da.

c) Cabanillas II eta Cascanteko haize-parkeetako energia elektrikoa ateratzeko linea elektrikoa hegaztiak babesteko baliza islatzaile birakariekin seinaleztatuko da Ebro eta Queiles ibaien bidegurutzean, hurrenez hurren; balizen arteko tartea 15 metrokoa izanen da fase bereko segidako bi balizaren artean, halako moduan non seinaleen arteko ikusizko distantzia, albotik begiratuta, 5 metrokoa edo txikiagoa izanen baita.

d) Sartu eginen dira abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan eta apirilaren 4ko 129/91 Foru Dekretuan xedatutakoa betetze aldera, zein izan diren erabilitako neurriak eta euskarri mota guztien planoak. Lehenbizikoaren bidez ezarri ziren hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak, eta bigarrenaren bidez, berriz, hegaztiak babesteko instalazio elektrikoetarako arau teknikoak.

3.–Proiektuak paisaian integratzea eta landarediari eragindako kalteak:

a) Haize-sorgailuen plataformen, bideen eta abarren lur erauzketa eta betelanetarako, gehienez ere 2H:1V-ko maldak baimenduko dira, edo ahal dela gutxiagokoak, espezie autoktonoekin egin beharreko landareztatzea onargarria izan dadin.

b) Obrak hasi aurretik, lan eremua, makinak pasatzeko eremuak eta materialak pilatzekoak zehaztuko dira. Ahalik eta gutxien ukituko da berezko landaredia, lan eremua ahalik eta txikiena izaten saiatuko baita eta uki ez daitezkeen eremuak balizatuko baitira.

c) Obrak bukatutakoan, behin-behineko instalazioak desmuntatu eta kenduko dira, eta obra hondarrak garbituko dira okupatu den eremu osoan. Obrek aldi baterako edo iraunkorki ukitutako gainazalak lur geruzaz estaliko dira; hura aldez aurretik kendu, eta albo batean metatuko da. Bertako belar hazi nahastuez ereinen dira azalera horiek, salbu eta aurretik laborantzako alorrak baziren.

d) Baimendutako hondakin kudeatzaile batek kudeatu beharko du erabiltzen ez den hondeaketa lurra.

4.–Haize-sorgailuetatik 1.000 metro baino hurbilago dauden eremuak orain ez dira animalien gorpuak uzteko eremu egokitzat hartuko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aplikatuz. Foru agindu horren bidez, basa faunaren zenbait espezie elikatzea arautu zen, gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin, Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua ere arautu zen, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri zen, eta haren funtzionamendurako arauak zehaztu ziren. Sustatzaileak horren berri eman beharko die ukitutako abeltzaintzako ustiategiei. Gomendagarria da gorpuen biltegiaren distantzia dezente handitzea, hegazti nekrofagorik ez erakartzeko.

5.–Abelbideen gaineko ukipenei dagokienez emandako txostenaren baldintzak bete beharko dira.

6.–Lanak hasi aurretik, Ingurumen Jarraipenaren Bulegoari jakinarazi beharko zaio, gutxienez 72 ordu lehenago (seguimiento.ambiental@navarra.es).

3. Sustatzaileak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin bat, UPSa egoki gauzatzearen ondoriozko betebeharrei erantzuteko aurkezten duen abala erabiliko da proiektua gauzatzearen ondorioz eragin litezkeen ingurumen kalteak konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru dekretu haren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

5. Ebazpen hau jakinataztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Basozaintzari, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Cascante, Cabanillas, Ablitas, Fustiñana, Zarrakaztelu, Tulebras, Tutera, Melida, Santacara, Murillo El Cuende, Caparroso, Erriberri eta Tafallako udalei, alegatzaileei eta sustatzaileari.

Iruñean, 2017ko abenduaren 15ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Aldez aurreko kontsulta tramitearen emaitza

Fustiñanako haize-parkea.

Aldez aurreko kontsulten tramitean kontsultatutako entitate eta erakundeen zerrenda. Erantzuna igorri dutenak zehazten dira.

Fustiñanako Udala

Vianako Printzea Erakundea. Ondare Historikoaren Zerbitzua

X

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala

X

Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

X

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

LAB

UGT

ELA

CCOO

Gurelur

X

Landazuria

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Arkeologia Atala (2011ko irailaren 12a).

Txostena eman du, barnean sartuta eremuan dagoen aztarnategiaren fitxa laburtua eta ondare arkeologikoa babesteko hartu beharreko neurriak, proiektua garatzen bada.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala (2011ko martxoaren 3a).

Bere txostenean adierazi du Fustiñanako haize-parkea “Errege Bardea” BGLaren mugan dagoela eta biodibertsatea zaintzeko balio handiko eremu bat ukitzen duela. Bardeako estepako paisaia duen eremua da, tarteka alor landuen, lugorrien eta sastraken mosaikoa osatzen duena, eta parkearen instalazioak bete-betean eraginen lioke. Landarediaren ezaugarriak eta lurzoruaren erabilerak direla-eta, eremuak fauna ezberdina biltzeko gaitasun handia dauka. Zehatz-mehatz adierazten dira proiektuaren eremuan dauden eta 92/43 Zuzentarauaren arabera interesekoak diren habitatak. Kalte handiena jasateko arriskua duten hegazti guztien datu eguneratuak jaso dira, bereziki hauenak: hegazti harrapariak eta estepako hegaztien kontserbazio interesekoa den “Fustiñanako Mendia” eremuan identifikatutako estepako hegaztiak. Halaber, informazio ugari aurkeztu da eremuan dauden kiroptero ugariei buruz.

Nabarmentzekoa da paisaiaren eremu zabal batean izanen den eragina, bereziki Errege Bardearen ondo-ondoan dagoen horretan.

Emandako txostenean, gainera, adierazten da beharrezkoa dela Nafarroan gauzatzen ari diren haize-parke guztien eta haien energia ateratzeko lineen metatze-efektua aztertzea, eta komenigarria dela Ingurumen ebaluazio estrategia egitea lurraldeak proiektu horiek hartzeko gaitasunik ba ote duen baloratzeko.

Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua (2011ko urtarrilaren 19a).

Emandako txostenean, garraio-sarera sartzeko eta lotzeko eskaerek bete beharreko baldintzak aipatzen dira, bai eta zerbitzu honen eta Sistemaren Operadorearen arteko koordinazioa ere, Nafarroak energia ateratzeko duen gaitasuna maximizatze aldera.

Gurelur (2011ko otsailaren 2a).

Haien ustez, indarrean jarraitzen dute haize-parkeen onespena eteteko emandako foru dekretua eragin zuten ingurumen- eta kudeaketa-kausek, bereziki aintzat hartuta katalogatutako faunari eragin zaion kalte larria, azken urteotan metatuz joan dena. Diotenez, Nafarroako 2005-2010erako Energia Planean adierazi zen ez zegoela kokapen eoliko berririk, alde batera utzita, noski, parke esperimentalak edo dauden haize-sorgailuak berritzea. Adierazten dute ez dagoela neurri zuzentzailerik abifauna ukitzeko arriskuari dagokionez.

Aintzat hartuz Fustiñanako haize-parke osoa dagoela “Errege Bardea” BGLaren barnean sartuta eta bertan zenbait jarduketaren ondorioz metatuz joan diren efektuak badirela, parkea bideraezina da ingurumenaren aldetik. Gainera, adierazten dute sustatzaileak faunari buruz aurkeztu duen azterlana orokorregia dela eta mehatxupean dauden espezie guzti-guztiak aztertu beharko lituzkeela, hots, proiektuaren eragina jasanen dutenak, zuzenean nahiz haien habitatak suntsitzearen ondorioz.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emandako irismen-txostena (2011ko otsailaren 25a).

Fustiñanako udal-mugartean “Fustiñana” haize-parkea egiteko proiektuaren aldez aurreko kontsulten tramitea bukatuta, Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak eta Gurelur-ek aurkeztutako erantzunak erantsi dira, aintzat har daitezen Ingurumen eraginaren azterketa egiterakoan.

Aukeratutako kokalekua, Batasuneko Garrantzizko Lekuaren barnean dago (ES2200037), eta estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremua den Fustiñanako Mendian. Datu berrienek erakusten dutenez, ganga azpizuria, ganga azpibeltza, atalarra eta mirotz urdina nabarmenki ugariak dira. Gainera, inguruan, badira sai arrearen ugaltze kolonia garrantzitsuak eta beste espezie batzuen bizi- eta ugaltze-eremu asko, hauenak besteak beste: sai zuria, arrano beltza, belatz handia, arrano sugezalea, arrano txikia, zapelatz arrunta, belatz gorria, hontz handia, mirotz urdina, miru beltza, miru gorria, belatz txikia, aztore arrunta eta gabirai arrunta. Era berean, badira eremu hau hegazti sarraskijaleentzako korridore ekologikoa dela erakusten duten datuak.

Ildo beretik, adierazi behar da 2006an ezezkoa eman zitzaiola eremu berean eguzki parke fotoboltaikoa instalatzeko proiektuari (Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 10eko 335/06 Ebazpena, 2006ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an). Arrazoia zen proiektua bateraezina zela Natura 2000 Sarearen balioen kontserbazioarekin (“Errege Bardea” Batasuneko Garrantzizko Lekua, ES2200037), kalte larriak eraginen zizkiolako Nafarroako abifauna katalogatuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalaren txostenarekin bat.

Oharra: Irismen-txostena eman ondoren, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalaren eta Ondare Arkeologikoaren Atalaren txostenak jaso ziren, eta sustatzaileari igorri zitzaizkion.

Zarrakazteluko haize-parkea.

Aldez aurreko kontsulten tramitean kontsultatutako entitate eta erakundeen zerrenda. Erantzuna igorri dutenak zehazten dira.

Zarrakazteluko Udala

X

Vianako Printzea Erakundea. Ondare Historikoaren Zerbitzua

X

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala

X

Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

X

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

LAB

UGT

ELA

CCOO

Gurelur

X

Landazuria

Zarrakazteluko Udala (2011ko urtarrilaren 17a).

Aditzera eman du behin jendaurreko epea bukatuta ez dagoela oharrik Ingurumen eraginaren azterketa egiteko.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Arkeologia Atala (2011ko irailaren 12a).

Txostena eman du, barnean sartuta eremuan dauden aztarnategien erreferentzia eta ondare arkeologikoa babesteko hartu beharreko neurriak, proiektua garatzen bada.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala (2011ko martxoaren 3a).

Txostena eman du haize-parkea kokatzeko hautatu den tokiaren garrantziari buruz: inguruan lekune natural izendatutako espazioak dauzka, “Errege Bardea” BGLetik hurbil dago, ibai inguruetako BGLekin lotuta, eta interesekoa den multzo natural eta paisajistiko batean. Eremuan dauden eta 92/42/EEE Zuzentarauaren arabera Europar Batasunaren interesekoak diren habitaten zerrenda xehatua sartu da. Informazioa ematen da proiektuaren eremua erabiltzen duen fauna talde batzuei buruz, eta bereziki, haize-parkea eraikitzearen ondorioz zuzenean nahiz zeharka kalte handiena jasateko arriskua dutenei buruz. Adierazten da, halaber, Zarrakazteluko simaurtegiaren ondoan hegazti nekrofagoen elikadura osagarriko gunea dagoela eta arriskutsua dela haize-parke bat instalatzea simaurtegi horren eta harraparien habi-eremuaren artean. Era berean, nabarmentzen da sai zuriaren etzaleku ugari eta arrano beltzen bikote batzuk daudela parkea jarri nahi den muinoaren hegaletako pinudietan.

Txostenean ondorioztatzen denez, Zarrakazteluko parkea gauzatzeak ingurumen arloko ondorio negatiboak izan ditzake “Errege Bardea” BGLaren kontserbazioari dagokionez, bai eta haize-sorgailuen hegalekin talka egiteko arriskua duten espezieen zainketari dagokionez.

Emandako txostenean, gainera, adierazten da beharrezkoa dela Nafarroan gauzatzen ari diren haize-parke guztien eta haien energia ateratzeko lineen metatze-efektua aztertzea, eta komenigarria dela Ingurumen ebaluazio estrategia egitea lurraldeak proiektu horiek hartzeko gaitasunik ba ote duen baloratzeko.

Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua (2011ko urtarrilaren 19a).

Emandako txostenean, garraio-sarera sartzeko eta lotzeko eskaerek bete beharreko baldintzak aipatzen dira, bai eta zerbitzu honen eta Sistemaren Operadorearen arteko koordinazioa ere, Nafarroak energia ateratzeko duen gaitasuna maximizatze aldera.

Gurelur (2011ko otsailaren 2a).

Haien ustez, indarrean jarraitzen dute haize-parkeen onespena eteteko emandako foru dekretua eragin zuten ingurumen- eta kudeaketa-kausek, bereziki aintzat hartuta katalogatutako faunari eragin zaion kalte larria, azken urteotan metatuz joan dena. Diotenez, Nafarroako 2005-2010erako Energia Planean adierazi zen ez zegoela kokapen eoliko berririk, alde batera utzita, noski, parke esperimentalak edo dauden haize-sorgailuak berritzea. Adierazten dute ez dagoela neurri zuzentzailerik abifauna ukitzeko arriskuari dagokionez.

Adierazten dute faunaren eta bere habitaten gaineko balizko eraginak, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan dagoeneko adierazitakoak, ezin direla onartu, fauna babesteko araudiaren kontra doazelako.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emandako irismen-txostena (2011ko otsailaren 25a).

Zarrakazteluko udal-mugarteko El Saso alderdian “Zarrakaztelu” haize-parkea egiteko proiektuaren aldez aurreko kontsulten tramitea bukatuta, Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak, Zarrakazteluko Udalak eta Gurelur-ek aurkeztutako erantzunak erantsi dira, aintzat har daitezen Ingurumen eraginaren azterketa egiterakoan.

Jakitera ematen da hautatutako kokalekua Zarrakazteluko El Saso alderdiko estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuan dagoela. Gainera, Zarrakazteluko hegazti sarraskijaleen elikadura osagarriko gunetik 500 metro baino gutxiagora dago. Eremu hori interes handikoa da erdialdeko hegazti sarraskijaleen elikadurarako eta atsedenerako (bereziki sai arrea eta sai zuria). Hurbileko pinudietan, basoko harraparien fauna ederra dago (aztorea, gabiraia, arrano sugezalea, zapelatza, Naumann belatza, arano txikia, miru beltza, arrano beltza) eta bertan ikusten dira maiz miru gorria, mirotz zuria, mirotz urdina eta zingira-mirotza. Uretako hegaztiak eta hegazti migratzaileak ere ugari dira.

Adierazi beharra dago, gainera, 2006. urtean kontrako txostena eman zela eremu berean eguzki parke fotoboltaikoa instalatzeko proiekturako, besteak beste, abifaunaren gainean izanen zuen balizko eraginagatik, “Errege Bardea” BGLak (ES2200037) inguratzen duen sistema honen paisaian izanen lukeen eraginaz gain, noski, hori dena Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalaren txostenarekin bat.

Oharra: Irismen-txostena eman ondoren, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalaren eta Ondare Arkeologikoaren Atalaren txostenak jaso ziren, eta sustatzaileari igorri zitzaizkion.

Cabanillas II haize-parkea.

Aldez aurreko kontsulten tramitean kontsultatutako entitate eta erakundeen zerrenda. Erantzuna igorri dutenak zehazten dira.

Cabanillasko Udala

Vianako Printzea Erakundea. Ondare Historikoaren Zerbitzua

X

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua

X

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala

X

Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

X

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

LAB

UGT

ELA

CCOO

Gurelur

X

Nafarroako Ekologistak Martxan

X

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Arkeologia Atala (2009ko azaroaren 26a).

Txostena eman du, barnean sartuta eremuan dauden aztarnategien erreferentzia eta ondare arkeologikoa babesteko hartu beharreko neurriak, proiektua garatzen bada.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua (2009ko urriaren 15a).

Nabarmentzen dute koherentzia beharrezkoa dela Nafarroako Lurralde Estrategiarekin eta gaur egun indarrean den Nafarroako 2005-2010erako Energia Planarekin tramitatzen diren proiektuen artean. Plan horren bidez, haize-parke berri esperimentalak proposatzen dira ingurumen arloko mugarik ez duten tokietan eta dagoeneko existitzen direnak potentziaz indartzen dira. Adierazten dute Udalez gaindiko Proiektu Sektorial gisa tramitatu beharko litzatekeela, 125/1996 Foru Dekretuarekin bat.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala (2009ko urriaren 29a).

Haize-parkea “Cabanillasko Mendia” izeneko estepako abifaunaren kontserbaziorako intereseko eremuan dago, eta Errege Bardeako naturagunearen, estepako hegaztientzako interesekoa den “Fustiñanako Mendia” izenekoaren eta Tuterako bazkalekuen ondoan. Haize-sorgailu batzuk “Errege Bardea” BGLaren barnean kokatzen dira; hortaz, Habitatei buruzko 92/42 Zuzentarauan xedatutakoa aplikatu behar da.

Txostenean, Ebroko korridoreak hegazti migratzaileentzat duen garrantzia nabarmentzen da, eta horrek Serraltako mendi-adarretako haize-sorgailuetan gorabeherak izateko arriskua ekar lezake. Zehatz-mehatz aipatzen dituzte IEAn aintzat hartu beharreko intereseko habitatak eta gorabeherak izateko arrisku gehien duten espezieak, hala estepako harrapariak eta kiropteroak, den-denak aztertu beharrekoak. Adierazten dute garrantzitsua dela eragin metakorra aztertzea gaur egun dagoen Cabanillasko haize-parkearekin.

Emandako txostenean, gainera, adierazten da beharrezkoa dela Nafarroan gauzatzen ari diren haize-parke guztien eta haien energia ateratzeko lineen metatze-efektua aztertzea, eta komenigarria dela Ingurumen ebaluazio estrategia egitea lurraldeak proiektu horiek hartzeko gaitasunik ba ote duen baloratzeko.

Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua (2009ko irailaren 28a).

Emandako txostenean adierazten du haize-parkeen proiektu eta azterlan guztiek aipatu egin behar dituztela energia ateratzeko instalazioak, lineak, transformazio zentroak eta azpiestazioak, ingurumenaren eta industria segurtasunaren arloko ordenamenduarekin bat.

Sarbideari eta sarearekiko loturei dagokienez, maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian eta XI. eranskinean ezarritakoa bete beharko dute, horren bidez onetsi baitzen energia araubide berezian ekoizteko jarduera. Puntu honek parkeak mugatu ditzake, edo, besterik gabe, bideraezin egin.

Gurelur (20109ko irailaren 30a).

Haien ustez, indarrean jarraitzen dute haize-parkeen onespena eteteko emandako foru dekretua eragin zuten ingurumen- eta kudeaketa-kausek, bereziki aintzat hartuta katalogatutako faunari eragin zaion kalte larria, azken urteotan metatuz joan dena. Diotenez, Nafarroako 2005-2010erako Energia Planean adierazi zen ez zegoela kokapen eoliko berririk, alde batera utzita, noski, parke esperimentalak edo dauden haize-sorgailuak berritzea. Adierazten dute ez dagoela neurri zuzentzailerik abifauna ukitzeko arriskuari dagokionez.

Adierazten dute proiektuaren kokalekuan dagoeneko badela zentral eoliko bat, hegaztien artean heriotzak sortzen dituena. “Errege Bardea” BGLaren eta naturagunearen barnean dago, Cabanillasko estepako hegaztientzako intereseko eremuan eta Ebroko BGLetik hurbil. Alde horretan beste haize-parke bat instalatzea ezetsi dadila eskatu dute.

Nafarroako Ekologistak Martxan (2009ko azaroaren 5a).

Uste dute ez dela haize-parke gehiago egiteko proposamen berririk egin behar gaur egun dauden haize-parkeen potentzia handitu gabe. Zehazki, Cabanillasko proiektuaren kasuan, funtsean oraingo parkea handitzea dela uste duten arren, eskatzen dute orain dauden haize-sorgailuen potentzia handitzea, berriak instalatu beharrean, eta eskatzen dute funtzionamenduan den parkeko energia ateratzeko linea elektrikoa erabiltzea, La Sernako azpiestaziora doana.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emandako irismen-txostena (2009ko azaroaren 25a).

Cabanillasko udal-mugartean (Nafarroa) “Cabanillas II Haize-parkea” egiteko proiektuaren aldez aurreko kontsulten tramitea bukatuta, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Gurelur-ek aurkeztutako erantzunak erantsi dira.

Nafarroako Foru Komunitatean parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretua aplikatzeko eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenean adierazitakoari jarraikiz, Eólica Navarra SLU enpresak Nafarroan garatu nahi dituen haize-parke guztiak batera tramitatu behar dira, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial batean.

Ingurumen eraginaren ebaluazioaren ondotik eginen da proiektu sektorialaren tramitazioa, lehenbizikoaren aldez aurreko kontsulten tramitea bukatuta.

Proiektu sektorialari dagokion ingurumen arloko dokumentazioan, parke bakoitzaren Ingurumen eraginaren azterketak sartuko dira, bai eta kasu bakoitzean abifaunak espazioaz egiten duen erabileraren urteko zikloaren azterlanak ere.

Espediente horietan sartuko dira energia ateratzeko beharrezkoak diren linea elektrikoak; ahal dela, gaur egun dauden linea elektrikoak aprobetxatzea lehenesten duten irtenbideak aurkeztuko dira, proposatutako eremu gehienetan linea elektriko gehiegi dagoelako.

Cascanteko haize-parkea.

Aldez aurreko kontsulten tramitean kontsultatutako entitate eta erakundeen zerrenda. Erantzuna igorri dutenak zehazten dira.

Cascanteko Udala

Vianako Printzea Erakundea. Ondare Historikoaren Zerbitzua

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala

X

Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

X

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

LAB

UGT

ELA

CCOO

Gurelur

X

Landazuria. Nafarroako Ekologistak Martxan

X

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala (2009ko azaroaren 20a).

Emandako txostenean adierazten du haize-sorgailuak ez daudela estepako abifaunaren kontserbaziorako inolako intereseko eremutan kokatuak, baina bai energia ateratzeko linearako bi alternatibak, zeinek ukituko bailituzkete Monte Alto, Pulguerko alderdia eta Cierzo-Agua Salada-Plana de Santa Ana mendiak. Alternatiba bakoitzaren kasuan, kalteak jasan litzaketen espezieak zerrendatzen dira, eta aintzat hartu beharko dira Ingurumen eraginaren azterketak egiterakoan.

Adierazten dutenez, haize-parkearen proiektuaren inguruan badira Aquila fasciata eta Aquila chrisaëtos espezieen ale gazteak hedatze fasean, handik hurbil dagoen Aragoako Los Fayos udalerrian, Aquila fasciata espeziearen bikote ugaltzaile bat dago.

Halaber, proiektuak ukitutako eremuaren zerrenda ekologikoa ematen da, tartean zenbait hezegune daudela. Adierazten da badela arriskua hegazti eta kiroptero espezie batzuei dagokienez.

Emandako txostenean, gainera, adierazten da beharrezkoa dela Nafarroan gauzatzen ari diren haize-parke guztien metatze-efektua aztertzea, ematen baitu Nafarroako 2005-2010erako Energia Planean xedatutakotik kanpo daudela.

Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua (2009ko irailaren 28a).

Emandako txostenean adierazten du haize-parkeen proiektu eta azterlan guztiek aipatu egin behar dituztela energia ateratzeko instalazioak, lineak, transformazio zentroak eta azpiestazioak, ingurumenaren eta industria segurtasunaren arloko ordenamenduarekin bat.

Sarbideari eta sarearekiko loturei dagokienez, maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian eta XI. eranskinean ezarritakoa bete beharko dute, horren bidez onetsi baitzen energia araubide berezian ekoizteko jarduera. Puntu honek parkeak mugatu ditzake, edo, besterik gabe, bideraezin egin.

Gurelur (2009ko irailaren 25a).

Haien ustez, indarrean jarraitzen dute haize-parkeen onespena eteteko emandako foru dekretua eragin zuten ingurumen- eta kudeaketa-kausek, bereziki aintzat hartuta katalogatutako faunari eragin zaion kalte larria, azken urteotan metatuz joan dena. Diotenez, Nafarroako 2005-2010erako Energia Planean adierazi zen ez zegoela kokapen eoliko berririk, alde batera utzita, noski, parke esperimentalak edo dauden haize-sorgailuak berritzea. Adierazten dute ez dagoela neurri zuzentzailerik abifauna ukitzeko arriskuari dagokionez.

Adierazten dute eremu horretan babestutako hegaztien espezieak daudela, talka egiteko arrisku handia izanen dutenak, eta mehatxatutako hegaztien heriotza neurrigabea izanen dela, dagoeneko existitzen baita funtzionamenduan dauden parkeekin.

Nafarroako Ekologistak Martxan (2009ko azaroaren 5a).

Uste dute ez dela haize-parke gehiago egiteko proposamen berririk egin behar gaur egun dauden haize-parkeen potentzia handitu gabe. Zehazki, Cascanteko parkean herritik hurbil dauden pinudietan egitea baimentzen bada, paisaian eta faunaren gainean izanen duen eragina handia izanen da.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak emandako txostena (2009ko azaroaren 25a).

Cascanteko udal-mugartean (Nafarroa) “Cascante Haize-parkea” egiteko proiektuaren aldez aurreko kontsulten tramitea bukatuta, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Gurelur-ek aurkeztutako erantzunak erantsi dira.

Nafarroako Foru Komunitatean parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretua aplikatzeko eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenean adierazitakoari jarraikiz (Ablitas II haize-parkearen kontsulten emaitzan sartu da), Eólica Navarra SLU enpresak Nafarroan garatu nahi dituen haize-parke guztiak batera tramitatu behar dira, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial batean.

Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduraren ondotik eginen da proiektu sektorialaren tramitazioa, lehenbizikoaren aldez aurreko kontsulten tramitea bukatuta.

Proiektu sektorialari dagokion ingurumen arloko dokumentazioan, parke bakoitzaren Ingurumen eraginaren azterketak sartuko dira, bai eta kasu bakoitzean abifaunak espazioaz egiten duen erabileraren urteko zikloaren azterlanak ere.

Espediente horietan sartuko dira energia ateratzeko beharrezkoak diren linea elektrikoak; ahal dela, gaur egun dauden linea elektrikoak aprobetxatzea lehenesten duten irtenbideak aurkeztuko dira, proposatutako eremu gehienetan linea elektriko gehiegi dagoelako.

Habitaten Atalaren txostenean zenbait alderdi aipatzen dira zehatz-mehatz aztertu beharko direnak IEAn.

Ablitas II haize-parkea.

Aldez aurreko kontsulten tramitean kontsultatutako entitate eta erakundeen zerrenda. Erantzuna igorri dutenak zehazten dira.

Ablitasko Udala

X

Vianako Printzea Erakundea. Ondare Historikoaren Zerbitzua

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua

X

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala

X

Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

X

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

LAB

UGT

ELA

CCOO

Gurelur

X

Landazuria. Nafarroako Ekologistak Martxan

X

Ablitasko Udala (2009ko irailaren 22a).

Aztertu ondoren laburpen-memoria, proiektatutako haize-parkearen ezaugarriak, haize-sorgailuen kokapena eta ingurumen eragina minimizatzeko neurriak, Ablitasko Udalak aldeko txostena eman du, ez baitu aurkitu eragozpenik aipatu parkearen instalazioan, aldez aurreko legezko tramiteak eginda eta Ingurumen eraginaren azterketan azkenean hartzen diren xedapenekin bat.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua (2009ko urriaren 15a).

Nabarmentzen dute koherentzia beharrezkoa dela Nafarroako Lurralde Estrategiarekin eta gaur egun indarrean den Nafarroako 2005-2010erako Energia Planarekin tramitatzen diren proiektuen artean. Plan horren bidez, haize-parke berri esperimentalak proposatzen dira ingurumen arloko mugarik ez duten tokietan, eta dagoeneko existitzen direnak potentziaz indartzen dira. Adierazten dute Udalez gaindiko Proiektu Sektorial gisa tramitatu beharko litzatekeela, 125/1996 Foru Dekretuarekin bat.

Adierazten dute eremuan badirela habitat gipsikolak dauzkaten gune naturalak, 92/43 Zuzentarauaren arabera lehentasuneko interesa dutenak, eta beharrezkoa dela aztertzea zer-nolako eragina izanen duen proiektuak, oso hauskorra baita eta lehengoratzeko zaila Nafarroako lur lehor erdiarido hauetako landaredia.

Arretaz aztertu beharko da esku hartze eremuko paisaia-balioen eraldaketa eta gehien erabiltzen diren tokietako ikuspena. Aintzat hartuko da ingurune horretan baimendutako beste jarduera batzuekin bateragarria ote den (abeltzaintza, nekazaritza eta energiarekin lotutakoak). Energia ateratzeko, Ablitas I parkerako aurreikusitako irtenbidea erabili beharko da.

Bideen sarea ez da handituko, eta ez da erraztuko nekazaritza jarduerak gauzatzen diren eremuetan eta babestutako espazioetan eta habitat sentikorretan behar ez den moduan sartzea.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Habitaten Atala (2009ko azaroaren 17a).

Adierazten du proiektua oso gertu dagoela Peñadil, El Montecillo eta Monterrey izeneko BGLetik, eta beraz, arriskutsua da eremu horretan ibiltzen diren hegaztientzat. Aztertu beharreko fauna espezieak aipatzen ditu (estepako hegaztiak, herpetofauna eta kiropteroak), den-denak aintzat hartu beharrekoak Ingurumen eraginaren azterketa egiterakoan. Halaber, Nafarroan zaurgarri gisa katalogatutako flora espezieak zerrendazten dira, proiektuaren eremuaren barnean daudenak, noski, eta duten lehentasuna eta interesagatik aintzat hartu beharrekoak diren habitat gipsikolak.

Emandako txostenean, gainera, adierazten da beharrezkoa dela Nafarroan gauzatzen ari diren haize-parke guztien metatze-efektua aztertzea.

Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua (2009ko irailaren 28a).

Emandako txostenean adierazten du haize-parkeen proiektu eta azterlan guztiek aipatu egin behar dituztela energia ateratzeko instalazioak, lineak, transformazio zentroak eta azpiestazioak, ingurumenaren eta industria segurtasunaren arloko ordenamenduarekin bat.

Sarbideari eta sarearekiko loturei dagokienez, maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian eta XI. eranskinean ezarritakoa bete beharko dute, horren bidez onetsi baitzen energia araubide berezian ekoizteko jarduera. Puntu honek parkeak mugatu ditzake, edo, besterik gabe, bideraezin egin.

Gurelur (2009ko irailaren 26a).

Haien ustez, indarrean jarraitzen dute haize-parkeen onespena eteteko emandako foru dekretua eragin zuten ingurumen- eta kudeaketa-kausek, bereziki aintzat hartuta katalogatutako faunari eragin zaion kalte larria, azken urteotan metatuz joan dena. Diotenez, Nafarroako 2005-2010erako Energia Planean adierazi zen ez zegoela kokapen eoliko berririk, alde batera utzita, noski, parke esperimentalak edo dauden haize-sorgailuak berritzea. Adierazte dute, halaber, ez dagoela neurri zuzentzailerik haize-parkeek abifauna ukitzeko arriskuari dagokionez.

Zentral elektriko honentzat aukeratutako kokalekua El Montecillo, Peñadil eta Monterrey izeneko BGLetik 100 metrora dago, galtzeko arriskuan dagoen estepako faunarentzako garrantzi handiko eremua; hortaz, lehentasunezko eremutzat jotzen da espezie horien kontserbaziorako. Nabarmentzen dute haize-parke hau bereziki arriskutsua dela eremu hau bere desplazamenduetarako erabiltzen duen faunarentzat, eta parkeak hegaztien artean sor lezakeen heriotza ere azpimarratzen dute. Alde horretan beste haize-parke bat instalatzea ezetsi dadila eskatu dute.

Nafarroako Ekologistak Martxan (2009ko azaroaren 5a).

Uste dute ez dela haize-parke gehiago egiteko proposamen berririk egin behar gaur egun dauden haize-parkeen potentzia handitu gabe. Zehazki, Ablitas ll parkean, non errotak baimendurik dauden baina oraindik eraiki gabe, ez litzateke errotarik instalatu behar, estepako hegazti ugari baitaude, bai bertan, bai ondoan dagoen Ablitasko BGLean, non estepako eremu garrantzitsua baitago Iberiar Penintsularen mailan.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emandako irismen-txostena (2009ko azaroaren 25a).

Ablitasko udal-mugartean (Nafarroa) “Ablitas II Haize-parkea” egiteko proiektuaren aldez aurreko kontsulten tramitea bukatuta, Ablitasko Udalaren, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalak, Ekologistak Martxan taldeak, Landaruziak eta Gurelur-ek aurkeztutako erantzunak erantsi dira.

Nafarroako Foru Komunitatean parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretua aplikatzeko eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenean adierazitakoari jarraikiz, Eólica Navarra SLU enpresak Nafarroan garatu nahi dituen haize-parke guztiak batera tramitatu behar dira, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial batean.

Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduraren ondotik eginen da proiektu sektorialaren tramitazioa, lehenbizikoaren aldez aurreko kontsulten tramitea bukatuta.

Proiektu sektorialari dagokion ingurumen arloko dokumentazioan, parke bakoitzaren Ingurumen eraginaren azterketak sartuko dira, bai eta kasu bakoitzean abifaunak espazioaz egiten duen erabileraren urteko zikloaren azterlanak ere.

Espediente horietan sartuko dira energia ateratzeko beharrezkoak diren linea elektrikoak; ahal dela, gaur egun dauden linea elektrikoak aprobetxatzea lehenesten duten irtenbideak aurkeztuko dira, proposatutako eremu gehienetan linea elektriko gehiegi dagoelako.

Zehazki, Ablitas II haize-parkean abifaunari eragiteko arriskua aztertu beharko da, eremu babestuen artean kokatua dagoen espazioa den aldetik intereseko eremua baita, bereziki, zenbait espezie eta habitaten kontserbaziorako. Habitaten Atalaren txostenean zenbait alderdi aipatzen dira, zehatz-mehatz aztertu beharko direnak IEAn.

II. ERANSKINA

Jendaurrean jarri izanaren emaitza

Hirutan jarri da jendaurrean espediente hau.

Jendaurrean egon zen lehen aldia
(2015eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa)

Gurelur.

Alegatu du ezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabe deklaratu badu ere Parke eoliko berriak onestea eten zuen abenduaren 24ko 645/1996 Foru Dekretua, hartan zehaztutako arrazoiak ez direla aldatu, eta, hortaz, ezin dela parke eoliko berririk onetsi Nafarroan. Halaber, alegatu du ezen, lehengo Nafarroako Energia Planak (2005-2010) aipatzen duenez, teknologia eolikoaren garapena mugaturik dagoela kokaleku eoliko berririk ez izateagatik, salbu eta parke esperimentalerako direnak eta ekipo zaharrak berriekin ordeztea.

Orobat, adierazi duenez, zenbait parke eolikok espezie babestu batzuk hiltzen dituzte, eta Ingurumenaren Departamentuaren agirietan jasotzen da ez dagoela neurri zuzentzailerik, ez bada haize-sorgailuak kentzea, hegaztiei arriskua murrizteko, eta ezin zaiola aldeko txostenik egin haize-sorgailu berriak paratzeari kasuan kasuko araudiaren arabera mehatxu handiko espezieentzat arrisku handiko eremuetan.

Zehaztu du haize-parkeen eremuak ageriko balioa duela ingurumenaren aldetik, batik bat ornitologiaren aldetik, eta zenbait hegazti sentikor aurkitu dira bertan. Parkeak Cabanillasen, Zarrakaztelun, Fustiñanan, Cascanten eta Ablitasen haize-sorgailuekin, pistekin, linea elektrikoekin eta industria instalazioekin batera doazen eraikinekin betetako lursail apurrak ukituko lituzke. Horregatik guztiagatik, eskatzen du haize-parke guztiak ezestea.

Azkenik, aipatzen du proiektu horiek guztiak Nafarroako Ingurumen Kontseiluan landu behar direla, UPSaren deklarazioa egin baino lehen.

–Erantzuna:

Ebazpen honen azalpen zatian adierazi den moduan, kontuan hartu dira haize-parkeen ingurunean ingurumenaren aldetik dauden balioak, alegatzaileak aipatutakoak, baita proiektuek ingurumenean ekar ditzaketen ukipenak ere. Hori horrela izanik, bi haize-parke eta hirugarren bateko zenbait haize-sorgailu ukatzeko proposamena egin da, eta ingurumenaren aldetik bideragarritzat jotakoak baino ez dira onetsi.

Tuterako Udala.

Tuterako Udalak aditzera eman du ezinezkoa dela Cabanillas II haize-parkean ekoitzitako energia elektrikoa ateratzeko Cabezo Moro haize-parkeko energia ateratzeko linea elektrikoa erabiltzea; izan ere, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, haize-parke horren kontrako Ingurumen eraginaren adierazpena eman zen. Era berean, jakitera eman du Tuterako udal-mugartean badirela proiektuak uki ditzakeen bi BGL: “Ebro ibaia” eta “Errege Bardea”.

–Erantzuna:

Aintzat hartuta Cabezo Moro haize-parkeak jasotako ezezkoa, sustatzaileak irtenbide berria aurkeztu zuen Cabanillas II haize-parkeko energia ateratzeko. Aintzat hartu dira Ebro ibaia eta “Errege Bardea” BGLetako ingurumen balioak ebazpen hau idazterakoan, barnean sartuta neurri zuzentzaileen proposamen bat, energia ateratzeko sistemak sortutako eraginak minimizatze aldera.

Era berean espedientean daude Cascanteko eta Zarrakazteluko udalek emandako txostenak, non adierazten baita interesa dutela beren udalerrietan proiektatu diren haize-parkeak instala daitezen.

Jendaurreko bigarren aldia
(2017ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 12koa)

Erriberriko Udala.

Proposatzen du Zarrakazteluko haize-parkeko energia ateratzeko linea elektrikoa aldatzea, udalerrian eraginik izan ez dezan, haien iritziz dagoeneko linea elektrikoz gainezka daudelako. Proposatzen dute Zarrakaztelun ekoitzitako energia Zangozako azpiestaziora eramatea Tafallako azpiestaziora eraman beharrean. Hori ezinezkoa balitz, proposatzen da linea elektrikoa lur azpian sartzea, edo orain dauden lineak erabiltzea, haien gaitasuna handituz horretarako. Halaber, konpentsazio ekonomikoa eskatzen du udalarentzat edo energia ateratzeko lineak ukitutako hirugarrenentzat.

–Erantzuna:

Zarrakazteluko haize-parkeak, zeinak bere energia ateratzeko linea elektrikoa baitauka, kontrako txostena jaso du ebazpen honetan ingurumen eraginari dagokionez.

Tafallako Udala.

Aditzera eman du ezen Zarrakazteluko haize-parkeko energia ateratzeko proiektatutako linea elektrikoa, bere udalerria ukitzen duen tartean, bateragarria dela udaleko hirigintzako araudiarekin.

–Erantzuna:

Zarrakazteluko haize-parkeak, zeinak bere energia ateratzeko linea elektrikoa baitauka, kontrako txostena jaso du ebazpen honetan ingurumen eraginari dagokionez.

Sociedad Española de Ornitología.

Adierazten duenez, jendaurreko epe honetan Interneten eskuragarri jarritako dokumentuen artean, ez dira egon haize-parke guztien Ingurumen eraginaren azterketak; agertzen den bakarra da Cabanillas II haize-parkeko energia ateratzeko linea berriaren Ingurumen eraginaren azterketa; hortaz, herritarrei ez zaie aukerarik eman alegazioen bidez parte hartzeko, gerora proiektua baimentzeko orduan aintzat har daitezen.

–Erantzuna:

Jendaurreko epe honen ondoren, sustatzaileak proiektuaren aldaketa batzuk aurkeztu zituen, zehazki, hauek: haize-sorgailuaren modeloa aldatzea, haize-sorgailuen kopurua murriztea eta haien kokalekua aldatzea, barnean sartuta ingurumen eraginaren azterketa guztiak. Hori horrela, aldaketa guztiak jendaurrean jarri ziren berriz, eta eskuragarri egon ziren herritarrek parte har zezaten, azter zitzaten, fisikoki (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan), nahiz Interneten, alegatzaileak adierazitako inguruabarra zuzenduz.

Jendaurreko hirugarren aldia
(2017ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 27koa)

Ez da alegaziorik egon.

Iragarkiaren kodea: F1713642