249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:

Sustatzailea: Nilsa. Jarduera: Urederra ibaiaren behealdean hondakin urak araztea: hondakin uren araztegia Arbeitza-Zubielkin. Tokia: Zubielki: katastroko 459., 253., 304., 456., 305., 457., 313., 314., 311. eta 289. lurzatiak.

Arbeitza: 865., 877., 876., 875., 874., 873., 802., 867. eta 869. lurzatiak. Linea elektrikoa: 869., 884., 896., 897., 902., 903. eta 945. lurzatiak.

Amillaon, 2018ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1815073