249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Etxauriko udalerria taxi zerbitzuan sartzea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2018ko abenduaren 20an egin zuen bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

1.–Aldeko irizpena ematea, taxi zerbitzuari dagokionez, Etxauriko udalerria Iruñerriko Mankomunitateari atxikitzeari.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko eperako.

3.–Mankomunitateari atxikitzeko izapidea ebatzi eta gero, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuari eskatzea has ditzala Etxauriko udalerria Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan sartzeko beharrezkoak diren izapideak.

Mankomunitateko estatutuetako 37. artikuluaren arabera, epe hori igarotzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, atxikitzea behin betikotzat joko da. Ez bada hala gertatzen, Batzar Nagusiak, gehiengo osoaren bidez, erreklamazioak eta iradokizunak ebatzi beharko ditu eta behin betiko erabakia hartu beharko du.

Iruñean, 2018ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1815620