249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa 12. poligonoko 867. lurzatian.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren 2018ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa Errotaldea kaleko 13ko hiri-lurzatian (12. poligonoko 867. lurzatia), horren lerrokadurak aldatzeko. Aitziber Etxeberria Baldak sustatu du xehetasun-azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lekunberrin, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1815459