249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onarpena

Goizuetako Udalak, 2018ko urriaren 17an egindako Udalbilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzako tasetan.

Espedientea jendaurrera atera zen, 2018ko urriaren 29ko 209 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.

Hogeita hamar eguneko jendaurreko epea 2018ko abenduaren 13an amaitu zen, eta ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onartutzat ulertzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betikoz onartutako ordenatzaren testu osoa honakoa da.

Goizuetan, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN

Tasak

Lurrean ehorztea:

–Goizuetan erroldatuak: 160,00 euro (hildako momentuan herrian erroldatua; errolda agiriarekin egiaztatuko da).

–Goizuetan jaioak: 200,00 euro (jaiotza agiriarekin egiaztatuko da).

–Besteak: 400,00 euro.

Errautsak:

–Goizuetan erroldatuak: 25,00 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

–Goizuetan jaioak: 50,00 euro (jaiotza agiriarekin egiaztatuko da).

–Besteak: 200,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1815337