241. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoaren aldaketa.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 12an.

Aipatu den jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu hasiera batean onetsitako agiriaren aurka, plantillaren aldaketa behin betiko onetsi, eta iragarki honen bidez argitaratzen da. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatua bete beharrez, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantilla organikoaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funtzionarioak:

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: OLM. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Uharte Arakilgo, Arruazuko eta Irañetako udalen batasunekoa.

Uharte Arakilen, 2018ko abenduaren 7an.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1814931