241. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatea ordeztea

Udal honetako alkateak 1647 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2018ko azaroaren 13an. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatea kanpoan izango denez 2018ko azaroaren 13tik azaroaren 28ra, biak barne,

AFEaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso alkatearen ordezko izendatzea 2018ko azaroaren 13tik azaroaren 28ra, biak barne.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2018ko azaroaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denean hasita.

Garesen, 2018ko azaroaren 13an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1814225