241. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2019ko zerga-tasak. Onespena

Faltzesko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hauek dira 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren zerga-tasa, indize eta koefizienteak:

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,3045 izanen da.

1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,8000 izanen da.

1.3. Eraikuntzaren kostu erreal eta benetakoaren %3,50 izanen da EIOZaren (Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga) karga-tasa.

1.4. 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan sortzealdi bakoitzerako ezarritako koefizienteak eta karga-tasak ondoko taulan ezarritakoak izanen dira:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

ZERGA-TASA

0

0,06

%8

1

0,06

%8

2

0,06

%8

3

0,06

%8

4

0,06

%8

5

0,06

%25

6

0,06

%25

7

0,06

%25

8

0,06

%25

9

0,06

%25

10

0,06

%25

11

0,06

%25

12

0,06

%25

13

0,06

%25

14

0,06

%25

15

0,06

%25

16

0,16

%17

17

0,16

%18

18

0,16

%19

19

0,16

%20

20

0,16

%21

1.5. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1,05.

2.–Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Faltzesen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1814736