236. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MEZKIRITZ

Herri-ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Mezkirizko Kontzejuak, 2018ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Mezkirizko Kontzejuaren herri-ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala”.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Mezkiritzen, 2018ko azaroaren 26an.–Kontzejuko burua, Oscar Saragueta Goyenaga.

Iragarkiaren kodea: L1814602