231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Presioko ureztapenen eta ureztapen tradizionalen errolda. Onespena

Hiri honetako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko azaroaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan 2017an egindako presioko ureztapenen errolda onestea, guztira 880.901,92 euro egiten baitu, eta baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan 2017an egindako ureztapen tradizionalen errolda ere, 2.980,96 euro egiten baitu. Borondatezko diru-bilketarako epea 2018ko azaroaren 12an hasi eta abenduaren 10ean bukatuko da, biak barne.

LABURPENA

TASA FINKOA

TASA ALDAKORRA

Ureztaketa tradizionala

6,37

2,66236188699103 euro/erregua

Valdetellas

647,94

0,041912188112423 euro/m³

Montes de Cierzo I

268,42

0,04073793 euro/m³

Montes de Cierzo II

226,96

0,031395298 euro/m³

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira (udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan) edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza entitatera igorriko da ordainagiria.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, jarraian ematen diren errekurtsoetako bat aurkez daiteke, aukeran, haren kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko tramitean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2018ko azaroaren 12an.–Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1813761