231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Egoitza elektronikoa sortzea

Biurrun-Olkozko Udaleko alkateak, 2018ko azaroaren 9an, 40/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritako legezko betebeharrak ikusirik, eta herritarrek Biurrun-Olkozko Udalarekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluan ezarriaren arabera eta legez ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Biurrun-Olkozko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, helbide elektroniko hau duela: https://biurrun-olcoz.sedelectronica.es Biurrun-Olkozko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Xedatzea Biurrun-Olkozko Udalaren egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitaratzea Biurrun-Olkozko Udalaren web orrian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Laugarrena.–Biurrun-Olkozko Udaleko Idazkaritza Orokorrari adjudikatzea Biurrun-Olkozko Udalaren egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkura arruntean.”

Biurrun-Olkotzen, 2018ko azaroaren 9an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1813707