231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDAO

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an, 1/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da hasierako onespenean zegoen horretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

–25.000,00 euroko kreditu berezia sortzea, izen honetako aurrekontu aplikazioan: 1650-61900.–Argiteria publikoa berritzea; honen bidez finantzatuko da:

75080001.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza Energia Planerako: 14.619,37 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.380,63 euro.

Guztira: 25.000,00 euro.

Bakedaon, 2018ko azaroaren 12an.–Kontzejuko burua, Pedro María Lacosta Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1813740