183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak
arautzen dituena. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko uztailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Jendaurrean egon zen, iragarkia 2018ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 25ekoan, eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan eman baitzen argitara.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da, eta haren testu osoa argitaratzen da, eraginkortasun juridikoa izan dezan.

Garinoainen, 2018ko irailaren 7an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK
EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Oinarria.

Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluaren eta hurrengoen babespean, baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babespean ere, tasa eta prezio publikoei dagokienez.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Udal hilerriko zerbitzuak ematea da; honako hauek dira:

a) Ehorztea.

b) Hobitik ateratzea, hilerri barnean tokiz aldatu eta berriz ehorzteko.

c) Hobitik ateratzea beste udalerri bateko hilerrira lekuz aldatzeko.

d) Askotariko ehorztokiak erabiltzeko emakidak, hala nola lurrazpiko hilobiak, paretako zein lurreko nitxoak eta kolunbarioak.

e) Hilerrian ematen ahal diren bestelako zerbitzuak.

3. artikulua. Subjektu pasiboa.

Adjudikazioa edo zerbitzua eskatzen duen edo haren onura jasotzen duen pertsona natural zein juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

4. artikulua. Zerga-oinarria.

Emandako zerbitzua zein den kontuan hartuta zehaztuko da zerga-oinarria, ordenantza honetako tarifetan agertzen diren zenbatekoen arabera.

5. artikulua. Tasa.

Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

6. artikulua. Kuota.

Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

7. artikulua. Kudeaketa arauak.

Kuotak 30 egun naturaleko epearen barrenean ordaindu beharko dira, ordenantza honetan ezarritako zerbitzuak egin eta haien kostua jakinarazi ondoko egunetik aitzina kontatzen hasita.

Kuotak borondatez ordaintzeko aldietan hala egiten ez dutenei premiamendu bidez erreklamatuko zaie, eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan eta aplikatzekoa den tributuei buruzko gainerako araudian adierazten diren errekarguak izanen dituzte.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean tasa eta prezioen alorrean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera onetsi ondotik, indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara eman eta biharamunean.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen emakidak.

1.1. Lurrean.

–Lehen 15 urteak: inolako kosturik gabe.

–10 urteko luzapen bakoitzarengatik, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan baimendutako gehieneko epea bete arte: 250,00 euro.

1.2. Prefabrikatutako nitxo eta hilobiak, lurrean.

–Lehen 10 urteak: inolako kosturik gabe.

–10 urteko luzapen bakoitzarengatik, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan baimendutako gehieneko epea bete arte: 250,00 euro.

1.3. Kolunbarioa.

–Lehen 10 urteak: inolako kosturik gabe.

–10 urteko luzapen bakoitzarengatik, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan baimendutako gehieneko epea bete arte: 100,00 euro.

1.4. Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxo edo kolunbarioetan ehorztea.

Hilotzak jada okupatuta dauden nitxo edo hilobi prefabrikatuetan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada beste gorpuzki batzuekin okupatutako kolunbarioetan ehorztekoak, emakida berritzat joko dira, eta honako murriztapen hauek aplikatuko dira 1. epigrafeko 1.2 eta 1.3 puntuetan aurreikusitako tarifetan:

–Aitzineko emakida edo luzapena amaitzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da.

–Aitzineko emakida edo luzapena amaitzeko 5 urte baino gutxiago falta badira, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.

2. epigrafea.–Ehortzi, hobitik atera eta berrehorzteko tasak.

Udalak kontratatutako enpresak egiten badu zerbitzua: enpresak ezartzen duen prezioa.

3. epigrafea.–Beste zerbitzu batzuk.

Interesdunei egotziko zaizkie hilerrian ematen ahal diren bestelako zerbitzuen kostuak, tarifa hauetan aurreikusi ez direnak, Udaleko langileek zein kontratatutako kanpoko enpresa batek eginak izan. Kostu horiek zehaztuak izan ondoren, interesdunek berariaz onartu beharko dituzte.

Halaber, interesdunak Udalaz kanpoko enpresa bat kontratatu ahalko du, bere kontura, lan horiek egin ditzan. Udalak izendatutako langileek ikuskatuko dituzte aipatu lan horiek.

Iragarkiaren kodea: L1811222