170. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, lurraren gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2018ko irailaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Villamayor de Monjardingo Udalaren kontuan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean. Helbideratutako ordainagiriak dagozkien banku-kontuetan kargatuko dira 2018ko irailaren 15ean.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Villamayor de Monjardinen, 2018ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1810344