163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Kudeaketa-esleipena “Mañeruko Correo kaleko hornidura eta saneamendu sareak berritzea” obrarako

2018ko martxoaren 27an Izarbeibarko Mankomunitateak eta Garesko Udalak hitzarmena formalizatu zuten Mankomunitateak Udalari egindako kudeaketa-esleipenerako, “Mañeruko Correo kaleko hornidura eta saneamendu sareak berritzea” obra kontratatzeko espedientea kudeatzeko; obra hori 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean dago.

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak egin zuen esleipena, 2018ko martxoaren 27ko bilkuran, eta Mañeruko Udalak onartu zuen, 2018ko martxoaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 11.3 artikulua bete beharrez.

Garesen, 2018ko abuztuaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1810342