144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-114

Eaurta ENS-436k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Eaurta ENS-436

Ibilgua: Bagazarra.

Hargunearen udalerria: Jaurrieta (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 650818; UTMY: 4750981 (30T ETRS89 zona).

Uneko emaria, gehienez ere: 5 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 2.016 m³.

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,074 l/s.

Erabilera: aziendari emateko.

Aprobetxamenduan ura hartuko da Bagazarra errekatik (Zaraitzu ibaiaren adarra), Jaurrietako udal-mugartean (Nafarroa), koordenatu puntu honetan: UTMX: 650818; UTMY: 4750981 (HUSO 30T zona, ETRS89). Ponpa bat konektatuko zaio traktoreari, gehienez ere 5 l/s-ko uneko emariarekin, bi aldiz bakarrik (bata azaroan eta bestea apirilean), 1.000 m³-ko putzu bat betetzeko, lehen aipatutako udal-mugarteko 1. poligonoko 290. lurzatian; polietilenozko hodi baten bidez, putzu horretatik hornituko dira, grabitatez, aldameneko lursailetan dauden abeltzaintzako nabeak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko ekainaren 27an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1808546