144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

882/2018 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 1470/2017 Ebazpena aldatzea onesten duena. Ebazpen horren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2017-2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 1470/2017 Ebazpenaren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2017-2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Nafarroan, nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren sustapena Batasuneko esparru juridikoan onartutako figuren babesa duten kalitateko ekoizpenei bideratuta dago bereziki, eta zuzenean bultzatzen ditu ekoizpen sektore primarioa, nekazaritzako industriaren sektorea eta elikaduraren merkataritzaren azpisektorea, Nafarroako nekazaritzako elikagaien kate osoari behar duen sendotasuna emanez, horrela ziurtatzeko ekoizpen ahalmena mantendu eta garatzen dela, lanpostuak indartu eta sortzen direla, eta Nafarroako Foru Komunitateko BPGa eratzen laguntzen duela.

Ikusirik aurrekontu kreditu erabilgarria badagoela, komenigarri jotzen da handitzea hasieran aipatutako deialdian baimendutako zenbatekoa, hain zuzen ere Nafarroan nekazaritzako elikagaien kalitatearen arloan onartuta dauden figuretako kudeaketa organismoen informazio eta sustapen jarduerak sustatzekoa.

Ikusita Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren proposamena eta aurtengo ekitaldirako aurrekontuan dirua dagoela.

Ebazpen honek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2015 Programaren Kudeaketa Agintaritzaren oniritzia jaso du.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aldatzea Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 1470/2017 Ebazpenaren 3. puntua. Horren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2017-2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. Puntua aurrekontuko kredituei buruzkoa da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:

“3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 2018ko ekitaldian 700.000 euroko gastua baimentzen da, 2018ko Aurrekontu Orokorretako honako partida honen kargura: 720003 71620 4459 413105 partida, “Elikagaien kalitate figuren sustapena. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izenekoa.”

2. Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu-basean erregistratu behar da.

3. Administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko uztailaren 17an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1809298