144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Alkatetza beste batzuen esku uztea

203/2018 Ebazpena, 2018ko uztailaren 5ekoa, Urrotz-Hiriko Udaleko alkate udalburu Pedro M.ª Martínez Juangok emana; haren bidez, Alkatetzaren eginkizunak Myriam Bravo Izco eta Raúl González Martín zinegotzien esku utzi dira.

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Urrotz-Hiriko Udaleko Alkatetzaren eginkizunak Myriam Bravo Izco zinegotziaren esku uztea, uztailaren 6tik 13ra bitartean, biak barne, eta uztailaren 16tik 27ra bitartean, biak barne.

Halaber, Urrotz-Hiriko Udaleko Alkatetzaren eginkizunak Raúl González Martín zinegotziaren esku uztea, uztailaren 28tik abuztuaren 5era bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ebazpen akta egin dut, alkateak idazkaria naizen honen aitzinean sinatuta, horren fede ematen baitut.

Urrotz-Hirian, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1808925