144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Herri-lurren esanbidezko desafektazioa

Herri honetako udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4. poligonoko herri-lurren esanbidezko desafektazioa, erabaki honi jarraikiz:

1. Hasiera batean onestea erabaki honen xedeko herri-lurrak esanbidez desafektatzeko espedientea, Tirapu haize-parkean instalazioak ezartzeko, Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 21ean onetsitako Udalez gaindiko Plan Sektoriala gauzatzeko.

2. Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuta, alegazioak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izan daitezen. Ohartarazten da ezen, erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, hasierako onespenaren erabakia zuzenean behin betikotzat joko dela.

3. Halaber, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea hasierako onespenaren ziurtagiriak.

4. Jendaurreko epea iraganik eta alegazio edo iradokizunak ebatzita, horrelakorik badago, espedientea igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, behin betiko onestea eskatzeko.

Aditzera ematen da, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Espedientea ikusgai egonen da udal Idazkaritzan eta Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Obanosko Foruen plazan.

Tirapun, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1808999