144. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2018ko gainbalioaren gaineko zerga. Onespena

Orbarako Udalak, 2018ko ekainaren 23an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea lurren balio-gehikuntzaren –gainbalioa– gaineko zerga aplikatzeko gehieneko koefizienteak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 172.etik 175.era bitarteko artikuluetan abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak emandako testuaren arabera xedatuarekin bat. %8,67ko karga-tasa mantentzen da, bai eta 2017an indarrean zeuden gainerako baldintzak ere, zergaren arau erregulazio berriari aurka egiten ez dioten heinean.

Jakinarazten da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Orbaran, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1808941