2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Berriozarren, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1800075