129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Estatutuak aldatzeko espedientea.
Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2018ko maiatzaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen estatutuak aldatzeko espedientea (Mankomunitatearen estatutuetako 3. artikulua aldatu nahi da, Mankomunitatearen helbide soziala aipatzen duena), udalbatzako kideen gehiengo osoaren aldeko botoarekin. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluan xedatuari jarraikiz, proiektua jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan espedientea aztertu ahalko da, Mankomunitatearen bulegoetan. Alegazioak jasota, Mankomunitateko Batzar Orokorrak ebatziko ditu eta behin-behinekoz onetsiko du Estatutuak aldatzeko proiektua. Ondoren, Foru Komunitateko Administrazioaren txostena eskatuko da, Batzarrak onetsitako Estatutuen aldaketa proiektuari buruz, eta behin betiko onetsiko da. Horretarako, beharrezkoa izanen da Batzarreko kide diren toki entitateen bi herenek aldeko botoa ematea.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko maiatzaren 24an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1808006