129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barnean 2018ko martxoaren 12an lanpostu hutsak aukeratzeko egindako ekitaldiaren aurkakoa.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 754/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, 73.110.592-D NAN zenbakia duen izangaiak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du 2018ko martxoaren 12an lanpostu hutsak aukeratzeko egindako ekitaldiaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko ekainaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1808230