129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

1/2018 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2018ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n, aurrekontuan aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia. Inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, erabaki hori behin betikoa bilakatu da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen aldaketen eta finantzabideen laburpena:

–Kreditu berezia:

Gastuetan sortzen den partida:

2318.6220004.–Eskailerak igotzeko aulkia instalatzea udaletxean: 14.000,00 euro.

Guztira: 14.000,00 euro.

Aldaketa hori honako honen bidez finantzatuko da:

Diruzaintzako 2017ko gerakin likidoa sartzea: 14.000,00 euro.

Guztira: 14.000,00 euro.

Sesman, 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1808222