129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2018ko lan egutegia

Ikusirik Politika Ekonomikoko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2017ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 9an); ikusirik Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 20ko 138/2017 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia onesten duena (2017ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 27an).

Kontuan harturik 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legeak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1., 5. eta 8. artikuluetan ezarritakoak, 2018. urterako luzatzen dituela.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Onestea Los Arcosko Udalaren zerbitzuko langileek 2018an izanen dituzten jaiegunen egutegia, jarraian adierazten den bezala:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Maiatzaren 21a: San Gregorio (herriko jaia).

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Los Arcosko Udaleko administrazioaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.492 izanen da.

Kulturako, Turismoko eta Hezkuntzako departamentuek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Hirugarrena.–Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da urtarrilaren 22a herriko jaieguntzat, eta, herriko zaindariaren festak direla eta, jaiegun izanen dira egun hori 12:00etatik aurrera eta hurrengo 3 egunak. Halaber, jai arteko zubiak izanen dira honako egun hauek: apirilaren 30a, Langileen egunaren zubia; azaroaren 2a, Santu Guztien egunaren zubia; abenduaren 7a, Konstituzioaren zubia; abenduaren 24a, Eguberriko zubia; eta abenduaren 31, Urteberriaren zubia.

Laugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia. Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa edo luzeagoa duten langileek gehienez 30 minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta jaiegunak.

Seigarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Los Arcosko Udalaren iragarki-taulan ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2018ko ekainaren 4an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1808019