129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 59. lurzatian.
Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2018ko ekainaren 8an egindako osko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Xabier Andueza Espelosin jaunak aurkeztu duen xehetasun-azterketa, Laura Apezteguia Gonzalez eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek prestatua eta 2018ko martxoaren 14ko data duena, 1. poligonoko 59. lurzatian dagoen garajea handitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Igantzin, 2018ko ekainaren 26an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1808426