129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak, 2018ko apirilaren 27an, erabaki zuen hasiera batean onestea 5. aldaketa (goranzko doikuntza) 2018rako luzatutako aurrekontuan. Hasierako onespena 2018ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, eta jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Doikuntza gastuen aurrekontuan:

GASTUAK

ZENBATEKOA

I. kapitulua

46.750,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

46.750,00 euro

Finantzaketa:

Aurrekontu luzatuaren marjina

46.750,00 euro

Castejonen, 2018ko ekainaren 19an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1808041