129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, Baztango Udalaren banakoentzako eta familientzako 2018ko laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 405176.

164/2018 Ebazpenaren bidez onetsi dira Baztango Udalaren banakoentzako eta familientzako 2018. urteko laguntza ekonomikoak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak.

Lehena.–Onuradunak. Eskatzeko baldintzak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten norbanakoek edo bizikidetasun unitateek eskatzen ahalko dute laguntza:

–18 urtetik gorakoa izatea.

–Baztanen erroldatuta egotea, gutxienez 6 hilabete lehenagotik. Salbuespen gisa eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txostenaren ondotik, baldintza hori betetzen ez duten eskabideak onartuko dira.

–Familia unitateak deialdian jasotako eskala progresiboan ezarritakotik gorako diru-sarrerarik ez izatea.

–Ondasun higikor edo higiezinen jabea edo gozamenduna ez izatea, ez eta kapital higigarriena ere, salbu eta ohiko etxebizitzarena.

Bigarrena.–Xedea.

Baztango Udalak norbanakoendako eta familiendako ematen dituen diru-laguntzak aldian behingoak ez diren prestazioak dira, halako gastu batzuei aurre egiteko baliabide aski ez duten pertsonendako, gastu horiek apartekoak direnean eta beharrezkoak, premia egoera puntualei aurrea hartzeko, edo horiek saihesteko edo arintzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da. Eskabideekin batera deialdiaren 5. puntuan aipatzen den dokumentazioa aurkeztuko da.

Baztanen, 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1808244