129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, trafikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen trafikoa arautzen duen udal ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da trafikoa arautzen duen udal ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2018ko ekainaren 19an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1808032