129. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ekainaren 19an emandako 796/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onesten dira, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” 6.4 azpineurrirako laguntzen 2018ko bigarren deialdia eta oinarri arautzaileak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa: 404728).

Iruñean, 2018ko ekainaren 19an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1808665