125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

234E/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Marta Fonseca Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 21eko 511E/2018 Ebazpenaren bidez, Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko. Izangai hori Fonseca andrea ez denez, bidezkoa da hura kargutik kentzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Marta Fonseca Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko ekainaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1807960