125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Herri-lurren desafektazioa, 16. poligonoko 242. lurzatian

Vianako Udalak, 2018ko maiatzaren 17an egin bilkuran, hasiera batean erabaki zuen herri-lurretako 70.000 m² desafektatzea, Landa-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 16. poligonoko 242. lurzatian hain zuzen, erabilera Dionisio Ruiz SLri lagatzeko, hondakin ez arriskutsuen zabortegia handitu dezan, Idazkaritzan dagoen baldintza-agiriarekin bat. Udalak erabakia hartu zuen honako hauetan eskatzen den gehiengoarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen gaineko Erregelamendua.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Vianan, 2018ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1808214