120. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Irunlarreko ospitaleen eremuaren Plan Berezian, Ospitaleguneko E Pabiloian igogailua paratzeko, oraingo lerrokadura aldatuz (XVII/Z1 H2 unitatea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-JUN-18 (12/CU).

“Ospitaleguneko E Pabiloian igogailua paratzeko, oraingo lerrokadura aldatuz, Irunlarreko ospitaleen eremuaren Plan Berezia aldatzeko agiria hasiera batean onetsi ondoan (JOB 28-MAR-18 (5/CV)) jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko Plan Berezia, Ospitaleguneko E Pabiloian igogailua paratzeko, oraingo lerrokadura aldatuz (XVII/Z1 H2 unitatea), Antonio Merino Díaz de Ceriok sustatua Nafarroako Ospitalegunea ordezkatuz.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra, errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko ekainaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1807795