120. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2018ko martxoaren 23ko bilkuran onetsi zen hasiera batean, eta iragarkia 2018ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda, funtzionarioak

Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %25.

Idazkaria Eratsungo eta Saldiasko Udalekin partekatua da, hain zuzen ere “Ezkurra, Eratsun eta Saldiasko Udalen Batasunak idazkari bakarra izateko”. Batasunak Ezkurra du hiriburua, eta horren sorrera urtarrilaren 7ko 4/1983 Foru Legearekin batera etorri zen (1983ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Ezkurrako, Eratsungo eta Saldiasko Udalen Batasunak, 2016ko maiatzaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen euskaraz C1 mailako hizkuntza eskakizuna eskatzea, aipatu idazkari kargua etorkizunean betetzean.

Izenen zerrenda

José María Elorz Echeverria. Administrazio egoera: jardunean. Gradua: 6. Antzinatasuna: 1983ko ekainaren 17an.

Ezkurran, 2018ko ekainaren 8an.–Alkatea, Julián Gogorza Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1807783