119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

2018ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2018ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, 2018ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa onetsi zuen, Izabako eta Uztarrozeko Udalek idazkari bera izateko Nahitaezko Batasunak otsailaren 12ko bilkuran hartutako erabakira egokitzen dena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Uztarrozen, 2018ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Carmen Fayanás Sola.

Iragarkiaren kodea: L1807752