119. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1293/2018 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baita Nafarroako Foruzaingoko kabo bat.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2270/2013 Ebazpenaren bidez (2013ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an), deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain-kabo izateko zazpi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 2755/2013 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, aldatu zen deialdiaren 6.1 oinarria eta 11.5 oinarrian aurkitutako akats bat zuzendu zen. Ebazpen hori 2014ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 412/2014 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta 7.3 oinarria aldatu zen. Ebazpen hori 2014ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 836/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko izangaiak, deialdian aurreikusitako trebakuntza ikastaroa egiteko, eta zerbitzu berezien egoera administratiboan deklaratu zitzaien.

Azkenik, Funtzio Publikoko ekainaren 29ko 1547/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko kabo batzuk izendatu ziren.

Gero, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak emandako martxoaren 20ko 53/2017 epai irmoa betez (135/2016 prozedura laburtuko autoetan), Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaion 855 polizia-identifikazioa duen agentea, trebakuntza ikastaroa egiteko.

Behin prestakuntza ikastaroa gaindituta, “gai” kalifikazioarekin, bidezkoa da foruzain-kabo izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako foruzain-kabo izendatzea 855 identifikazio-zenbakia duen agentea, eta 9814 zenbakidun lanpostua esleitzea, Lizarrako Foruzain Etxeko Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia. 2015eko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Foruzaingoko buruari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko ekainaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1807665