11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2017ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Izarbeibarko Mankomunitatean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Garesen, 2017ko abenduaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1714707