11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2018ko karga-tasak

Orontzeko Udalak, 2017ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

Lehendabizikoa.–2018ko urtarrilaren 1etik indarra hartuko duten karga-tasa eta tasak onestea (aurreko urteko berberak izanen dira).

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako): %0,22.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergarako, Toki Ogasunari buruzko Legearen gutxieneko koefizienteei eutsiko zaie, eta %8,24ko tasari.

–Ura kontsumitzeagatik, aurten bezalaxe, ur metro bakoitzagatik kobratuko da Arratozko Ur Mankomunitateak presio handian kobratzen duen prezio bera, eta herriko kontagailu guztien artean hainbanatuko da Mankomunitateari ordaintzen zaion zenbateko osora bitarte ateratzen den aldea.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,03.

–Ur hargune berrirako kuota, 60,10 euro.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2018. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orontzen, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Cecilia Pena Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1714739