11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2017ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iturmendin, 2017ko abenduaren 7an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1714584