11. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Herri-larreetako aprobetxamenduaren adjudikazioa herritarren artean

Ezkabarteko Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea, Ezkaba mendiko herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 15 egun balioduneko epea irekitzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duen pertsona orok, baldin eta Ezkabarteko Udaleko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen baditu, dagokion eskaera aurkezteko, udal idazkaritzan dauden baldintzekin bat.

Ezkabarten, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1714617