80. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89E/2017 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Los Arcosen nanoteknologiaren bidez produktuak fabrikatzeko proiektuari Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik ez egitea erabakitzen duena. Sustatzailea Tecnología Navarra de Nanoproductos SL da.

2017ko otsailaren 10ean Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuari Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin behar den edo ez zehazteko, beste edozein esku-hartze administratibo baino lehen.

Enpresaren jarduera honako hau izanen da: prestazio handiko nanopartikulen teknologian oinarritutako lehengai berriak ekoiztea eta merkaturatzea zenbait aplikazio industrialetarako, baita horietan oinarritutako kontsumo zuzeneko beste produktu batzuk ere.

Instalazio berriek Los Arcosko Perguita industria eremuan, 5. poligonoko 476. lurzatian, kokatutako industria establezimendu bat okupatuko dute erabat. Lurzatiak hesia dauka perimetro osoan eta erabat zolatuta eta urbanizatuta dago. Honako hauek ditu: ibilgailu-sarbide zolatua, argiteria publikoa, ur hornidura, ur beltzak eta euri urak bereizteko saneamendu kolektoreak, energia elektrikoa eta telekomunikazioen zerbitzuetarako sarbidea.

Proiektatutako obretan jarduera berriaren beharretara egokituko da dagoen nabea.

Instalazioa erabat urbanizatuta dagoen lurzati batean dago, kontserbatu beharreko ingurumen baliorik gabeko industrialde batean. Ez dago ukipenik honako hauetan: paisaien eta naturagune babestuak, Natura 2000 Sarea, hegaztiak babesteko eremuak, hezeguneak, sarea hidrografikoa eta urak hartzen ahal dituen aldeak, onura publikoko mendiak, abelbideak, Done Jakue bidea eta beste bide historiko batzuk.

Proiektua azterturik, zeina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskinean sartzen baita (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua), kontuan harturik haren neurriak eta ezaugarriak, haren kokapena eta izan dezakeen eragina, 3C eranskinean ezarri denaren arabera, erabaki da ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren beharrik, ez baitago ingurumen inpaktu nabarmenik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren indarrez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Los Arcosen nanoteknologiaren bidez produktuak fabrikatzeko proiektuak ez du behar Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Sustatzailea Tecnología Navarra de Nanoproductos SL da, eta proiektua, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4.A eranskinean sartuta dago.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Los Arcosko Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 27an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1702640