54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Kudeaketa hitzarmena, 5. poligonoko 543. lurzatian (4D-3B azpiunitatea). Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2017ko otsailaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jesús María Calavia Irisarrirekin sinatu beharreko kudeaketa hitzarmena, katastroko 5. poligonoko 543. lurzatiaren 4D-3B azpiunitateari buruzkoa, hain zuzen ere Arguedasko Sopeña kaleko 13 B zenbakiari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 7. artikuluak ezartzen duen herritarren parte-hartze prozesua bukaturik, inork ez du iradokizunik aurkeztu. Aipatu legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2017ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1702626