43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Biltokiak arautzen dituen udal ordenantza, berria (24.a). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko otsailaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Biltokiak arautzen dituen ordenantza, berria (24.a).

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Biltokiak arautzen dituen udal ordenantza behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia igaro eta inork ez badu alegaziorik aurkezten.

Noain Elortzibarren, 2017ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1702105