43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal Planeko 03-B2 ordenantzako aldaketa puntualaren espedientea. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko otsailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lekunberriko Udal Planeko 03-B2 ordenantzako aldaketa puntualaren espedientea. “Construcciones Iruek SLk sustatu du eta Carlos Camara Villalba arkitektoak prestatu.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, 2017ko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1702151