27. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2017ko urtarrilaren 12an egin bilkuran hasiera batean onetsi zuela Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen 2017ko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Betelun, 2017ko urtarrilaren 26an.–Lehendakaria, Joseba Eskamendi Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1701174