27. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

10/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, 2016ko aurrekontuan 10. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2015. urtetik 2016ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 10/2016 aldaketa. Kreditu gehikuntza.

4140 61901.–Mendietako oihan lanak: 819,53 euro.

Guztira: 819,53 euro.

Hori finantzatzeko gastuen kontu-saila:

87010. Baliabide atxikietarako diruzaintzako gerakina: 819,53 euro.

Guztira: 819,53 euro.

Uharte Arakilen, 2017ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1701245