239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

162/2017 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Luzaideko udal mugartean, Txirrixkingo zentral elektrikorako deribazioan, “Zubiri-Luzaide” izeneko 20 kV-eko aireko linearen saihesbidea egiteko proiektuari (SAT10811) dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 227/2017 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen: Luzaideko udal mugartean, Txirrixkingo zentral elektrikorako deribazioan, “Zubiri-Luzaide” izeneko 20 kV-eko aireko linearen saihesbidea egiteko proiektua (SAT10811).

Onura publikoaren adierazpenak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Luzaideko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Luzaideko udaletxean, 2018ko urtarrilaren 30ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Luzaideko udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko azaroaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, María Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1713648